Ez da urtero gertatzen. Joxe MariYurrebaso urretxuarraren garaipenak, ordea, apenas merezi izan zuenkomunikabideen arreta. Zer dela eta ote? Gainontzeko gertakari iaguztiek bezala, honek ere badu bere azalpena: hiru egun lehenagoZamorak Realari lehen Liga eman zion gola sartu zuen Xixonen etaGipuzkoa osoa titulua ospatzen ari zen. 30 urte beranduago bada ereYurrebasok komunikabideekin garaipen hari buruz hitz egiteko aukeraizan du.
1981eko Espainiako Itzulia apirilaren20an abiatu zen Santanderretik eta maiatzaren 10ean amaitu zenMadrilen. Sarrerakoa eta 19 etapa izan zituen (horietako bibikoitzak). 80 txirrindularik parte hartu zuten, zortzi taldetanbanatuta. Irabazlea Giovanni Battaglin italiarra izan zen eta PedroMuñoz eta Vicente Belda espainiarrak izan ziren berarekin podiumeraigo zirenak. Sailkapen nagusiko lehen euskalduna Migel Mari Lasa izanzen. Lasak ere etapa bat irabazi zuen, maiatzaren 8an hain zuzen ere,baina ordurako gipuzkoarrak egunerokora itzuliak ziren.
Yurrebasok zortzigarren etapako lehensektorea irabazi zuen: apirilaren 29an jokatu zen Jaen eta Granadaartean. 100 kilometro zituen eta urretxuarrak irten bezain prontobeste lau lagunekin ihes egin zuela gogoratzen du. “Handik gutxiraaldapa batean erasoa jo nuen eta etapa ia guztia bakarrik osatu nuen.Arratsaldean Sierra Nevadara erlojupeko igoera genuen eta bagenekiensailkapen nagusian ondo kokatuta zeuden txirrindularien taldeek ezzutela gu harrapatzeko lan egingo”.
Granadako eski estaziora igoera gogorrada, baina goizeko sektorea ere ez zen samurra izan. “Menditsua izanzen. Oraindik egun hartan igo nituen mendateetako batzuen izenakoroitzen ditut: Carretero eta Onitar”. Baina Yurrebasok orduan 25urte besterik ez zituen eta sasoi betean zegoen. Itzuli hartanzenbait ihesalditan sartzea lortu zuen eta Valladoliden bukatu zenetapan seigarren postuan heldu zen helmugara.
Gaztela-Mantxako Hueso-Manzaneque zenbere taldea eta Miguel Moreno mitikoa zuzendaria. Granadara bideanMorenoren oihuak entzun behar izan zituen, noski. Izan ere, ez zuenabantaila handirik lortu. “Bi minutu inguruko tartea izan nuen uneoro. Ez nuen garaipenean pentsatzen. Nire helburua ahalik etaurrutien heltzea zen. Ez nintzen fidatzen eta denbora guztian atzerabegiratzen nuen. Kilometro gutxi falta zirenean ikusi nuen garaipenanirea zela. Tropela baino minutu eta erdi lehenago heldu nintzenhelmugara”.
Yurrebaso Espainiako ziklo-kros etamendiko bizikleta txapelduna izan zen. Errepidean lortu zuen garaipengarrantzitsuena, berriz, Granadakoa izan zen. “Ilusioa egin zidan,baina egia esan, une hartan nik ere ez nion merezi zuen garrantziaeman. Orain konturatzen naiz Espainiako Itzuliko etapa bat irabazteagauza garrantzitsua dela”.
Taldean ez zuten ezer berezirik egingaraipena ospatzeko. Ez zuten kaba edan eta ez zituzten pastelak jan.Izan ere, arratsaldeko sektorea zuten zain. Bestalde, Urretxu etaZumarragan ez zioten ongi etorririk eskaini. Denboraldi amaieranGoierri elkarteak, Alejandro Egea zena buru zela, omenaldi txiki bateskaini zion.
Esan bezala, Gipuzkoako komunikabideekez zioten Yurrebasoren garaipenari merezi zuen arreta eskaini. Izanere, Realak Liga irabazi ondorengo ospakizunak hastear ziren:Txuri-urdinek egun hartan bertan Sevillan Kopako partida jokatu zuteneta hurrengo egunean Gipuzkoara heldu ziren. Urretxukotxirrindulariak ezin izan zuen Realaren lehen Liga ospatu, noski.“Hoteletan futbolaz hitz egiten genuen, baina nik Juarezekin loegiten nuen: Ingeniaritza ikasten ari zen eta etapen ondoren liburuakhartzen zituen”.
Juarezek ingeniarititulua atera zuen eta Yurrebasok denboraldi haren amaieran utzi zuenerrepideko txirrindularitza: nahiz eta Espainiako Itzuliko etapairabazi zuen, eskaintza guztiak kaxkarrak izan ziren etaziklo-krosean bakarrik aritzea erabaki zuen. “Gure taldea desagertuegin zen eta urtarrilean talderik gabe nengoen. Gau batean, dagoenekoohean nengoela, Colchón CR taldekoek deitu zidaten. Ordura arteirabazi nuenaren erdia eskaini zidaten eta hurrengo eguneanAlacantera joan behar nuen. Ezezkoa eman nien”, dio 1981ekoapirileko beste heroiak.