Urretxu, Zumarraga, Orio eta Aiztondokotaldeek Urretxuko giza proba jokatu zuten atzo, Urretxukoprobalekuan. Oriorentzat izan zen azkenean garaipena. 48 plaza eginzituen, errekor bat ezarriz. Izan ere iaz Zumarragako taldeakjarritako marka, 35 plazakoa, erraz gainditu zuen talde oriotarrak.Aiztondo izan zen bigarrena, 45 plazarekin, Urretxu hirugarren 42plazarekin, eta Zumarraga azkena, 35 plazako marka gainditu gabegelditu zelarik.
Zozketa bidez erabaki zen zein taldektirako zuen lehenengo. Zumarraga izan ze tiratzen lehena, Urretxunbigarren, Aiztondo hirugarren eta Orio azkena. Tiraketa bakoitzean,talde batek besteari gainditu zion egin beharreko lanean, azkenean,garaipena Oriorentzat izan zelarik.
Zortzi partaide izan ziren taldebakoitzeko, 1.000 kiloko harriari tiraka. Egin beharreko lana, 20minutuko denboran, ahalik eta plaza gehien egitea izan zen. Proba, Urretxu Zumarraga Herri Kirol Elkarteak eta Urretxuko Gizon Proba Taldeak antolatu dute, bi herrietako udalen laguntzarekin.
- Ikusi bideoa jarraian: