Badirudi atal hau bizipoza hartzen ari dela, jada bi kolaboratzaile baititut! Eta biek ala biek gai berbera proposatu didate! Hilabete honetako gaia Wikipedia da.
Izan ere, Wikiklopediak euskarazko 100.000. artikuluaren langa gainditu du. 100.285 artikulu daude oraingoz eta kopuru hau hazten ari da segunduero. Euskararen debekua izena du 100.000. artikuluak eta friki-asanbladan erabakita sartu zuten (gero friki-poteoa egon zen). 32 dira Wikipedian kopuru hori gainditu duten hizkuntzak. Euskarazko lehen artikulua 2003an idatzi zen Wikiklopedian eta 2006. urterako 10.000 artikuluak gainditzen zituen. 2010.urtean 60.000 ziren jada artikuluak. Etsaiak ere baditu, ordea, Wikipediak: urretxuar jatorrak. Izan ere, Iparragirreri buruzko artikuluan hau dio: “Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren…”. Zumarraga ere ez da libratzen. Bi herriotako pertsonaia maite askori buruz hitz egiten du Wiki-klopediak: Gaspar de Jauregi, Miguel Lopez de Legazpi, Josu Jon Imaz… Noizbait esan dudala uste dut, baina zumarragar bat 15 segundoz “Munduaren jainko” izan zen Wikipedian.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide