Euskal Herriko Eskolarteko 23.Bertsolari Txapelketak eman du berea. Aurreko larunbatean finalajokatu zuten Agurainen, eta bertan izan ziren Maialen Akizuurretxuarra, Gipuzkoako txapelduna, Paul Iruretagoiena ataundarra,gaztetxoen mailan bigarrena, eta Aizpea Garmendia lazkaotarra.Aurtengoan, txapelak Goierritik urrun joan dira; bata Lapurdira etabestea Bizkaira. Gazteen mailan 14 eta 18 urtekoen mailan, Maddi AneTxoperenak (Hendaia) jantzi du txapela. Gaztetxoen mailan berriz,Txaber Altubek (Abadiño) irabazi du.
Gaztetxoen mailan Euskal Herrikotxapela irabazi eta gero, Maialen Akizu lehenengo urtez aritu daaurten helduen mailan; maila horretan Gipuzkoako txapela lortu zuen,eta Agurainen lehenengo galbahea igaro zuen.
Urretxutik joandako bertsozaleek,Akizuren aldeko pankartak eraman zituzten; baita, bestelurraldeetatik iritsitako zaleek ere, euren bertsolariak animatzeko.Gaztetxoen artean, Paul Iruretagoiena ataundarrak eta AizpeaGarmendia lazkaotarrak kantatu zuten. Iruretagoiena txapela lortzetikgertu ibili zen, baina Altube abadiñoarrak bereganatu zuen azkenean.
Argazkia: Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala, ezkerraldean Maialen Akizu urretxuarra (utzita).