Musti Mujikaren VII. Omenezkoa jokatukodute larunbatean, Argixaon. Urretxuko eta Zumarragako Realekojarraitzaileak biltzen dituen Musti lagunarteak antolatutakotxapelketa da, eta Realeko eta Urolako jokalari beteranoak ekarrikoditu Argixao zelaira, zazpigarren urtez.
Musti Mujika Realeko jokalari izandakozumarragarraren omenez egiten duten txapelketa da. Auto istripu batizan eta gero, hilabete luzeetan koma egoeran egon eta gero zendu zenZumarragako futbolaria, eta ordutik txapelketa hau antolatzen duMusti taldeak.
Mustirekin Realean jokatu zuen jokalaribat edo beste etorriko da Argixaora, izan ere, beterano mailakotxapelketa da. Parte hartuko duten jokalarien adina 32 urtetikgorakoa behar du, eta jokorako hamaikako taldeak osatuko dituzte.
Goizeko hamarretan, Urolako futboleskolako kimuen partidarekin hasiera emango diote MustirenOmenezkoari. Hamaikak eta erdietan izango da beteranoen artekonorgehiagoka, Urolako eta Realeko jokalari beteranoak neurtuko dira.
Sari banaketa
Beteranoen partidak hogeita hamarminutuko iraupena izango du, tartean bost minutuko atsedenaldiaegingo dutelarik. Partida berdinketarekin amaitzen bada, penaltietanerabakiko dute emaitza.
Behin partida amaituta, 12:45 inguruan,sari banaketa egingo dute. Sari banaketarekin batera, Musti zenarensenitartekoei omenaldia egingo diete. Txapelketari amaiera emateko,mokadutxoa egingo dute Argixaon bildutako jokalarien eta zaleenartean. Antolatzaileek, urtero bezainbeste ikusle biltzea esperodute.
Argazkia: Musti Mujikaren omenezko txapelketa, iaz (utzita).