Udaren etorrera baliatuz, San Joaneguna ospatuko dute bihar Urretxun eta Zumarragan. Urteko egunargitsuenarekin eta gaurik motzenarekin batera, suak piztuko dituztegaur bi herrietan, izpiritu txarrak erre, eta asmo berriei bideairekitzeko. Urretxun, gainera, izaera berezia izango du San Joanbezperak, baita Goierriko beste zenbait herritan ere; Seguran,Ordizian, Zaldibian eta Olaberrian, adibidez.
Urretxun, Santa Barbaran urterokoerromeria egingo dute, baina bi urtemuga ospatzeko ere baliatuko dutezita: Urretxu izeneko dantza taldea duela 50 urte sortu zen, etaLizarriturri iturria aldiz, 75 urte dira jarri zutela.
Urretxu Dantza Taldea
Urretxu Dantza Taldea, 1961. urteansortu zuten, eta orduko taldekideek, ekainaren 24an ekarriko dutetaldea gogora, dantza eginez. Luistarren eta Goierri kirolelkartearen babesean, udalaren laguntzaz sortu zuten Urretxu DantzaTaldea. Garai hartako giroak ahalbidetu zuen sorrera hori, izan ere,hamarkada berean Urretxuko txistulari taldea edota Euskal Jaia eresortu baitziren, karrozen desfilearekin batera. Urretxuko euskalkultura adierazpenaren loraldi horretan sortu zen lehen dantza taldeantolatua.
San Joanetako udal programan diotenez,”Isidro Azkaratek eta Tomas Sadabak dantzaren inguruan zutenezagutzan oinarritutako gazte taldeak eman zion hasiera jardunari”.Lehen ekitaldia 1961 urteko San Joan egunean egin zuten, SantaBarbaran. Taldeak hiruzpalau urteko iraupena izan zuen, eta”soldaduskak tarteko desagertu egin zen”.
Lizarriturriren 75. urteurrena
Lizarriturri iturria, berriz, 1936.urteko ekainean jarri zuten martxan, gerrak hasi baino hilabete lehenago. Irimo magalean ibilbideak esku-liburuxkak honela jasotzendu iturriaren sorrera: ”Irimo mendi gailurrean sarritan ibiltzenziren urretxuar gazte taldeek, mendi irteerak hobeto antolatu beharraikusirik, 1935. urtean Txindoki Mendigoizaleen Taldea sortu zuten”.Elkarte horrek, federazioaren eta baserritar batzuen partehartzearekin, Lizarriturri inguruan isurtzen zen ura bideratzekoiturria eraiki zuen, eta 1936ko ekainaren 28an inauguratu zuten.
Lizarriturriren urteurrena ekainaren26an, igandea, ospatuko dute. 10:30ean Santa Barbaratik Irimoraibilaldia egingo dute, tontorrera igo eta beherakoan Lizarriturringeldituz. 12:00etan hasiko dute ekitaldia. 1936an iturria jarrizutenak gogoratuko dituzte, eta Lurra dantza taldeko kideek aurreskuadantzatuko diete. Salda eta txorizoa ere banatuko dituzte.
Aspaldiko urteetan bezala, aurten ereSan Joan bezperako suaren inguruan ohiko ikuskizuna izango da gaurUrretxun: abestiak, dantzak, bertsoak… Ikuskizuna prestatzekoentseguak gaur egingo dituzte, 20:00etan Gainzuri ikastetxean.Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, bere aldetik, egurrezko eta kartoizkoespetxea sutara botako du aurten ere. 20:30ean Eroskiko izkinan jarridute hitzordua , baina herritarrei aldez aurretik Aldirin izenaemateko eskatu diete.
Zumarragako sua
Zumarragan ere izango da gaur San Joanbezperako ospakizunik. 20:45ean Antzinako Ama txistulari taldeareneta Zumarragako Musika Bandaren kalejira izango da. 22:00etan piztukodute sua Euskadi plazan. Bitartean udal musika bandak San Joanenhimnoa eta usadiozko beste zenbait pieza joko ditu.
Gainera gogoratu behar da, bi herrietako auzo eta baserrietan ere badagoela gaueko egunean sua pizteko ohitura. Zumarragako Etxeberri auzoan adibidez (argazkian) prest daukate dena dagoeneko, gaur gauean sua emateko.
San Joan bezperako sua Urretxun (utzita)
Zumarragako Etxeberri auzoan dena prest dute gaur gauerako.