San Joan egunean, Urretxun, SantaBarbaran ohikoa den erromerian urteroko zita izaten da Irimokoigoerarena. Horren adibide da, aurten probak hogeita hamaika urtebeteko dituela, Goierri Kirol Elkarteak antolatuta. Eguerdikohamabiak eta erdian emango zaio probari hasiera, urtero bezala, mailaezberdinetan banatuta. Gizonezkoak eta emakumezkoen lasterketakizango dira helduen mailan. Eta gaztetxoen maila ere izango da 16urtetik beherako korrikalarientzat.
Lasterketa herrikoia izaten da, urteroia korrikalari berdinek hartzen dutelarik parte. Gehienak herriko etaeskualdeko korrikalariak izaten dira, marka pertsonala gainditzekohelburuarekin parte hartzen dutenak.
Proba, Santa Barbaratik Irimora igo etajaistean datza. Ibilbidea osatzeko denborarik gutxien behar duenakorrikalaria izango delarik irabazlea. 16 urtetik beherakoen mailan,ibilbide alternatiboa prestatu du Goierri Kirol Elkarteak, Irimokomagalean barrena gauzatuko dena. Lasterketari 12:30ean emango zaiohasiera, eta aurretik egin beharko da izen-ematea.
Herri kirolak
Irimoko igoera amaituta, herri kirolsaioa izango da bazkal aurretik. Santa Barbarako plazatxoan aizkoraeta harrijasotze saioak egingo dira. Xabier Zaldua ”Gurrutxazpi”zumarragarra eta Aitor Urreaga idiazabaldarra neurtuko dira aizkoran.Kanaerdiko sei enbor moztu beharko ditu bakoitzak ahalik eta denboralaburrenean. Harrijasotzen, Urdax Magurazelaia 14 urteko gazteaarituko da. Hiru harri ezberdin altxatuko ditu erakustaldian zehar.
Autobusak
Gogoratu doako autobus zerbitzua izangodela egun osoan zehar Santa Barbarara igotzeko. Autobusa gelditu gabeibiliko da, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Ondokolekuetan egingo ditu geldialdiak:
- Ipeñarrietako bidegurutzean (Labeaga 51, estankoaren aurrean)
- Kalerrotan (Areizaga kaleko bidegurutzea, “HD” taberna aurrean)
- Mundo Mejorreko parkinean (Santa Barbarako errepidean, Basagasti gainean)