Asteburuan musika, dantza etabertsolaritza ekitaldiak nagusituko dira Zumarragan. Santa Isabeljaietako atarian antolatutako ekintzak dira; festen hasierako suziriauztailaren 1ean izango bada ere, haurren eguna aurreratuta dator;igande honetan ospatuko baitute.
Musikari dagokionez, bihar hasita,Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleen azken kontzertua izango daZelai Ariztin. Gauean, Golden Apple Quartet taldeak bere ikuskizunaeskainiko du. Sarrerak egunean bertan salduko dituzte, 11:00etatik13:00etara, 19:00etataik 20:00etara eta 21:30etik 22:30era. 12 euroansalduko dituzte. Igandean, Zumarragako Musika Bandak joko du ZelaiAriztin, eta arratsaldean, Goiargi abesbatzak urtero eskaini ohi duenkontzertua emango du, Mertzedariar Lekaimeen elizan.
Haurren eguna igandean
Haurren egunean, urtero bezala,Zumarraga-Urretxuko bertso eskolako bertsolari gaztetxoek saioaeskainiko dute, udaletxeko areto nagusian. Aurretik, 11:30ean, MikelSerrano alkateak herriko agintaritza emango die haurren ordezkariei.Jarraian, bertso saioa izango da, eta Irrintzi dantza taldekogaztetxoek emanaldia egingo dute Euskadi plazan. Arratsaldean haurrendanborrada izango da, 17:30ean irtengo dira danbor-joleak LaSalletik. Eguna amaitzeko, Infernuko Hauspoa ikuskizuna eskainiko duKorrontzik.
Pregoia Urolaren eskutik
Festen aurrekariak izango dira hauekguztiak, jaiei hasiera ofiziala uztailaren 1ean, datorren ostiraleanemango baitzaio. Aurten, jaiei hasiera emango dien pregoia Urolafutbol taldeko kideek irakurriko dute. Urolak, maiatzean OhorezkoMaila Erregionalera igotzeko txartela lortu zuen, eta horregatikizango du aurten ardura hori. Pregoia, elkarteen arteko danborraegiten den bitartean irakurriko da.