Madrilgo Auzitegi Nazionalean gaur hasiduten Bateragune auzia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte gaurgoizean Euskal Herriko udaletxeen atarietan. Auzi honetan zortzipertsona epaituko dituzte, besteak beste Arnaldo Otegi, Txelui Morenoedota Rafa Diez. Eleak plataformak deitu ditu protestak, eta Bildukbat egin du hauekin. Hala, Goierriko udaletako ordezkari ugari izandira kontzentrazioetan.
Urretxuko alkate Oihane Zabaletak esanduenez, “Bilduk bat egin du protestarekin. Bide demokratikoak etapolitikoak proposatzen ari ziren pertsonak epaitzen hasi dira.Epaiketa bidegabea dela salatu nahi dugu guk ere, eta ez dugu auzikoherente bat bezala ikusten”.