Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketaUggasak, Urola Garaiko garapen agentziak, eta Urretxu, Zumarraga,Legazpi eta Ezkio-Itsasoko udalek antolatzen dute. Urtero aldatzen dagaia, baina beti du ingurumenarekiko errespetuarekin zerikusia, horiizanik baita, lehiaketaren helburu nagusiena.
Aurtengo gaia mugikortasun iraunkorraizango da. Iraunkorrak diren eta ez diren garraioak alderatzea daideia nagusia. Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an itxi zen.Maiatzaren 31a zen hasierako data, baina antolatzaileek dataatzeratzea erabaki zuten.
Epaimahaiak dagoeneko hartu du bereerabakia, eta sari banaketa bihar egingo da, Zumarragako udaletxean18:00etan. Bertan izango dira Mikel Serrano, Ohiane Zabaleta, KepaUrzelai eta Tomas Etxaniz Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko etaEzkio-Itsasoko alkateak, eta Uggasako eta eskualdeko Agenda 21sailetako ordezkariak. Guztira lau sari egongo dira: 300 euroko sariberezi bat trofeo eta diplomarekin; 200 euroko sari bat diplomarekin;100 euroko saria diplomarekin; hauek guztiak 16 urtetik gorakoenartean; azkena, 100 euroko saria eta diploma 16 urte baino gutxiagodituzten artean.