Atzo hasi ziren Artiz etxea botatzen.Etxea XIX. mendearen amaieran eraiki zen. Udaletxeko artxiboan, ezdago eraiki zen urteko dokumentu ofizialik, baina etxeari buruzkoerreferentzia egiten da 1883. urtean, hain justu eraikinari Artizizena eman zitzaionean. Artiz auzo zaharretik geratzen zen azkenetxea da atzo botatzen hasi zirena.
Izan ere, Artiz auzoa eraberritzeprozesuan da. Berrikuntzak tren geltokiaren aldetik hasi dituzte, etabertan zenbait etxe berri eraiki dituzte azken urteetan. Hala,lehendabiziko fasea jada amaituta dago, 96 etxebizitza berrirekin.Horietako batzuk, atzo botatzen hasi ziren etxean bizi ziren familieiegokitua zaizkielarik.
Etorkizunean, libre geratuko den eremuhorretan ere etxebizitzak egingo dituzte, 209 izango dira guztira,horietatik 42 babes ofizialekoak.
- Ikusi bideoa jarraian: