Erlojuan arratsaldekoseiak pasatxo zirenean amaitu dituzte Artiz auzoko etxea botatzekolanak. XIX. mendearen amaieran egindako eraikina zen. Garai batekoArtiz auzoan gelditzen zen azkena jada. Orain, berrikuntza handi battarteko, itxura aldatuko du zeharo auzoak. Lehendabiziko faseaamaituta da, eta etxebizitza berrietan dagoeneko bizi diralehendabiziko bizilagunak. Fase berri batean etxebizitza berrigehiago egingo dituzte, jada hutsik geratu den gunean. 209izango dira guztira, horietatik 42 babes ofizialekoak.