Berdintasunaren aldeko kulturartekojaialdia antolatu dute, lehenengo aldiz, Eraldatzen Emakumeen AldekoElkarteak eta Irrintzi Dantza Taldeak, Zumarragan. Jaialdia SantaIsabel jaien barruan kokatu dute, eta helburu nagusiena arraza, sexu,kultura, erlijio, hizkuntza, eta abarren arteko berdintasunabultzatzea da.
Jaialdia uztailaren 3an izango,igandean. Zumarragako Euskadi plazan artisautza postuak irekikodituzte 11:00etan. Eskuz egindako produktuak izango dira salgai,herrikoak eta kanpotik etorriko diren elkarte eta norbanakoenak.15:00ak bitartean izango dira postu guztiak irekita. Goizean zehar,dantza saioa ere izango da. 11:30ean harrera egingo zaie dantza taldeguztiei udaletxean. Ondoren, 12:00etan kalejira egingo duteZumarragan barrena, Euskadi plazan hasi eta amaituko dena. 15:00etanpartaide guztiek bazkaria egingo dute. Arratsaldean, 18:00etatik21:00etara luzatuko da Dantza Jaialdia.
Jaialdian parte hartuko duten artisaueta dantza taldeak gonbidatzerako orduan, arreta berezia jarri da,emakumeen zein kultura ezberdineko taldeen parte hartzeaziurtatzeko. Baita, era berean, adimen urritasuna edo urritasunfisikoa duten pertsonen parte hartzea bultzatzeko orduan ere.
Egilea: Goierriko Hitza.