1936. urteko ekainaren 28an, gaur 75urte, inauguratu zen Lizarriturri. Txindoki mendi taldeko kideekeraiki zuten iturria, Irimora igotzeko bide hura eramangarriagoaegiteko helburuarekin. Txindoki elkarteak, federazioaren etabaserritar batzuen laguntza izan zuten Lizarriturri inguruan isurtzenzen ura bideratzeko iturria eraikitzerako orduan.
Urteurrena igandean ospatu zutenurretxuarrek. Goizean goiz hainbat bizilagun elkartu zen SantaBarbaran. Handik, Irimora igo ziren, ondoren Lizarriturrira jaitsieta ospakizunak borobiltzeko. Urretxuko txistulariak, bertso eskolakoGorka Azkaratek eta Lurra dantza taldeak hartu zuten parteekitaldian. Bertaratu ziren guztiek pintxoak dastatzeko aukera izanzuten, eta ondoren erromerian txistu doinuak lagunduta jaitsi zirenguztiak Santa Barbarara.
Etxaburu baserriko Felipe AreizagaBeainek hartu zuen parte ekitaldian. Bera izan zen, beste hainbatenartean Lizarriturriko iturriaren eraikuntzan parte hartu zuenetakobat.
- Ikusi bideoa jarraian: