Uda garaian tenperaturak epeldu,oporrak gailendu eta aisialdi denbora handitzen dela aprobetxatuz,jarduera eta kirolaren eskaintza zabalagoa da. Hori horrela,Kiroletako Zerbitzuak UDA 2011 egitaraua abian jarri du, uda garaianere kirola egiteko aukera eman asmoz. Kirol Zerbitzuak, duela urtebatzuetatik hona udalerrian uda garaian egiten diren kirol ekintzakantolatzen ditu.
Kanpaina hau 5 eta 18 urte bitartekohaur eta gazteei zuzendua dago bereziki, baina haurrentzako etagazteentzako ekintza hauez gain, helduagoentzako ekintzak ereantolatzen dira. 5-18 urte bitarteko neska-mutikoentzako etahelduentzako UDA 11 programako kirolak ekainaren 27tik uztailaren 22bitartean egingo dira, eta gehienek 3 asteko iraupena dute. Hala erebadira 15 eguneko ikastaroak ere.
Izenemateak
Izena emateko epea irekita dago Aldirikiroldegian, eta honako ekintza hauek garatuko dira:
- Haurrak eta Gazteak:Kirol Ezberdinakak (Tenis, mountain bike, fresbeee,badminton .),Irristaketa, Aerobik Gazte, Gazteziklo, Erritmika Gimnasia, Pilota eta Umeentzako Yoga.
- Helduak: Mantentze gimnasia, Yoga, Zikloindor, Pilates, Aerobik, Ziklo-power eta Power+gap.