Atzo, arratsaldeko 18:00etan egin zenFokatu Urola Garaia argazki lehiaketako sari banaketa Zumarragan. Jesus Alonso legazpiarrarentzat izan da aurten lehendabiziko saria.”Trenak” izeneko argazkiagatik 300 euro, garaikurra eta diplomaeskuratu ditu. Bigarren sari berezia ere Legazpira joan da. JulianAuzmendik ”Garraio motak” argazkiagatik 200 euro eta diplomairabazi ditu. Azken saria Soraluzera joan da, Carlos de Cos-i 100euro eta diploma eman dizkiote ”Emparedado” lanagatik. Irabazleez gainera, Ohiane Zabaleta, Mikel Serrano, Kepa Urzelai eta Ruth Idiakez, Urretxuko, Zumarragako, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko udaletako alkateek ere hartu zuten parte.
Berez lau sari ziren banatzekoak, aurten lehen aldiz 16 urtez azpikoen gazteen mailarako sari bat zegoen aurreikusita. Hutsik geratu da ordea, ez baita inor aurkeztu. Datorren urtera begira aztertu egin beharko da, maila hau mantenduko den ala ez. Guztira 38 lan aurkeztu dira, 16 parte hartzailerena. Epaimahaiaren osaketari dagokionez, lau udalen ordezkari bat, eta Argazkia eta Ikatza argazki elkarteetako ordezkari bana izan dira irabazleak aukeratu dituztenak.
Datorren urtean elikadura jasangarria
Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketa,Uggasak, Urola Garaiko Garapen Agentziak, eta eskualdeko udalekantolatzen duten ekimena da. Aurten zortzigarren urtea bete dulehiaketak. Lehiaketaren helburu nagusiak, Tokiko Agenda 21eanoinarrituta, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientziabultzatu eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaltzea dira.
Aurten, lehiaketarako aukeratutako gaia”Mugikortasun iraunkorra” izan da. Horregatik, ideia nagusiairaunkorrak diren eta ez diren garraioak alderatzea izan da ideianagusia. Beste urteetan bezala, derrigorrezkoa izan da argazkia UrolaGaraian ateratakoa dela identifikatu ahal izatea. Datorren urteari begira, zehaztu dute gaia: elikadura jasangarria. Hori izango da ikasturte berrian, eskolako Agenda 21ean eskualdeko ikasleek jorratu duten gaia. Izan ere, urriaren 16an elikadura jasangarriaren nazioarteko eguna ospatuko da.
Gainerakoak: irabazleen argazkiak, (Legazpiko Udalaren web orritik hartuta).