PSE-EEk zortzi zinegotzi lortu zituenmaiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Gehiengo sinplea da, etaudalbatzan alkatea aukeratzeko gehiengo osoa, PPko zinegotzi BegoñaPereiraren botoarekin lortu zuten sozialistek. Mikel Serrano alkatehautatu eta gero, aurreko astean batzordeen eraketaren berri emanzuten legealdiaren lehenengo osoko bilkuran. Hamabost batzorde eratudituzte, horietatik hamalauren lehendakaritza PSE-EEko zinegotzienesku geratu da. Hamabosgarrenarena, PPko Pereirak hartuko du,berdintasunaren batzordearena hain zuzen ere.
Mikel Serrano alkatearen taldeakberdintasun saila sortzeko apustu berezia egin zuen bere garaian, etahorrela nabarmendu zuen atzo bertan: ”gure apustua berdintasunsailak bere izaera propioa izatea izan zen, eta horretan eskualdekobeste udal batzuetatik bereiztu gara”. Orain, PPko Pereirak batzordehorren lehendakaritza hartzea apustu horren jarraipena den galdetuta,zera erantzun du alkateak: ”Pereirak hartu du batzorde horrenerantzukizuna, eta osoko bilkuran inor ez zen horren kontra agertu”.Hala ere, udal gobernua PSE-EEko zinegotziek osatzen dutelaazpimarratu du, ”PPren lankidetzan izango dugu, aurreko legealdianbezala, baina PP ez da gure gobernukide”.
Soldatak
Alkateak eta PSE-EEko bi zinegotziliberatuek izango dituzten soldatei buruz, ”ez da aldaketarik egon,oraindik Eudelek ezarritakoa baino %10 gutxiago jasoko dugu. Taldeeiemandako dirulaguntzetan bakarrik egon da aldaketa” adierazi duSerranok
Udal batzordeak:
- Tokiko Gobernu Batzarreko kideak: Fernando Fariñas, Ricardo Lozano, Aranzazu Gonzalez, Eduardo Navarro eta Rufino Mateos. Guztiak dira PSE-EEko zinegotziak.
- Alkateordeak: Fernando Fariñas (1), Ricardo Lozano (2), Aranzazu Gonzalez (3), Eduardo Navarro (4) eta Rufino Mateos (5).
- Liberatutako ordezkariak: Mikel Serrano, Fernando Fariñas eta Aranzazu Gonzalez. Guztiak lanaldi osoan.
- Soldatak: Serrano (4.277,95€), Fariñas (3.861,88€) eta Gonzalez (1.975,97€). Guztiak kopuru gordinak dira.
- Alderdiek hilero jasoko duten dirulaguntza: PSE-EE (5.900€), Bildu (2.925€), EAJ (2.035€) eta PP (1.720€).
- Batzorde informatiboen buruak: Ogasuna (Fariñas), Hirigintza (Serrano), Gizarte zerbitzuak (Gonzalez), Lanak (Fariñas), Industria (Serrano), Kultura (Serrano), Kirolak (Mateos), Euskara (Serrano), Dirukontu batzorde berezia (Portugal), Berdintasuna (Pereira), Nekazaritza (Fariñas), Urak (Lozano), Ingurumena (Fariñas), Giza eskubideak (Iglesias).