Pasa den igandean, Haurren eguna izanzen Santa Isabel jaien egitarauaren barruan. Izan ere, ofizialkijaiak ostiral honetan hasiko badira ere, igandean hasi eta asteguztian zehar, ekitaldi ugari daude antolatuta, jaien aitzindari.
17:30ean eman zitzaion hasieradanborradari. Zumarragako eta Urretxuko ikastetxe ezberdinetakozazpiehun bat haurrek hartu zuten parte ekimenean. Ordu horretan ekinzioten bideari, ohitura denez La Salle-Legazpi ikastetxetik irtenda.Haurrek Zumarragako kaleak zeharkatu zituzten, bero zakarra lagun,eta ohiko uniformeak soinean. Frantsesak, sukaldariak, arrantzaleak,dantzariak, segalariak eta iñudeak izan ziren, besteak beste.Euskadi plazan amaitu zen danborrada. Martxa ezberdinak interpretatuzituzten bertan.
Haurrekin batera hartu zuten partedanborradan, Zumarragako Musika Bandak, Antzinako AmaTxistulari Taldeak eta Urolatarrak eta Tximeletak txarangek.
Botere aldaketa
Baina haurren eguna goizen goiz hasizen. 11:30ean alkateen arteko botere aldaketa egin zen. Mikel Serranoalkateak, Maitane Urkiola alkate txikiari eman zion herrikoagintaritza egun batez. Alkate txikiaz gainera, udalbatza txikiaMaria Irigoyen, Jokin Idigoras, Ane Esnal, Miren Hernandez, OlaiaLarraza, Ander Gonzalez, Jonathan Comellas, Maialen Gaztañaga, AneEtxezarreta, Haritz Isasa, Ane Larrea, Aitor Cantero, Gorka Segurola,Leire Montero, Iraide Misiego eta Markel Perezek osatu zuten.
Botere aldaketaren ostean, alkatetxikiak aurtengo pintxo lehiaketako sariak banatu zituen. Iburretaeta Monterrey tabernak izan dira sarituak. Era berean, pintxolehiaketan parte hartu zuten herritar guztien artean Kabia jatetxeanafari bat zozketatu zen. Maitane Urkiola berak atera zuenirabazlearen izena, kasu honetan Jose Antonio Garciarena.
- Ikusi bideoa jarraian: