Santa Isabel jaiak hastera doaz.Jaietako egitaraua gero eta gehiago zabaltzen badute ere, festakofizialki, bihar hasiko dira Zumarragan. Egitarauak berrikuntzaberezirik ez badakar ere, aurreko urtearekin alderatuta, aldaketariknabarmenena Antioko egoera da, interpretazio zentroko lanak hasitabaitaude.
Lanen hasierak Santa Isabel egunekoherri bazkarian parte hartu ohi duten zenbait koadrilei eragin die.Hala eta guztiz ere, udalak bilerak egin ditu koadrilekin, eta bestetoki bat bilatu die. Ingurua aldatuta egongo bada ere, erromeriaizango da Antion; urtero bezala, hori izango da Zumarragako jaietakogailurra.
Egitarauari dagokionez, berritasunazpimarragarriena Eraldatzen elkarteak eta Irrintzi dantza taldeakegindako elkarlanari esker, berdintasunaren kultura arteko jaialdiaizango da. Uztailaren 3an goizean irekiko dituzte artisautza postuak,bertako zein kanpoko artisauek parte hartuko dutelarik: Aspace, HarezHaizeak sahararren artisautzak jarriko ditu, Legazpiko Goienetxezentroa, Juan Elgarresta abarka-egile gabiriarra eta Maider eta BixenUli artisau zumarragarrak, besteak beste. Bilbotik ekarriko dituzteAfrikako artisautzak.
Izan ere, kontinente afrikarrakpresentzia nabaria izango du jaialdian. Musika eta dantza uztartuta,Afrika&blai perkusio eta dantza taldea eta Artexivu afrikardantza taldea izango dira Lurra, Irrintzi , Boreal, Jose MariOrbegozoren taldea eta Cañizalesetik (Zamora) etorriko denemakumezkoen datza taldearen bidelagun.
Bihar, Urretxun eta Zumarragan berrikisortutako kantu-jira taldea kaleetan izango da jaiei hasiera emateko. 20:00etan elkartuko dira Iburreta tabernan ZU Kantari taldekokantuzaleak. Txosnetan berriz, azpimarratzekoa da ManoloCabezabolorekin egingo duten kantu afaria; sarrerak salgai daudeGaztelekuan.