Urretxuko eta Zumarragako udalek loresariketa antolatu dute aurten ere. Herriko eraikinetako balkoiak etabaserrietako sarrerak sartuko dira sariketan eta denera, hamaseiaitortza banatuko dituzte, 50 eurokoak.
Hasi berri da epaimahaia Urretxuko etaZumarragako etxebizitzetako balkoiak eta leihoak ikusten. Biherrietako baserrien sarrerak ere aztertuko dituzte, bietan ereloreei, landareei eta hauen antolaketari erreparatuz. Sariketahonekin udalek herrietako kaleak eta baserri inguruak dotore etaapainduta egon daitezen pizgarri eskaini nahi dute, eta horretansaiatzen direnak saritzen dituzte. Uztailaren 8ra arte ibiliko dirabazterrak ikuskatzen.
Kaleko balkoien eta leihoen artean 50euroko 10 sari banatuko dituzte. Baserrien artean, berriz, kopurubereko 6 sari emango dituzte. Osotara 16 aitortza banatuko dituzte.Ez da lehiaketa bat izango gainera: kaleak eta baserriak dotoremantentzeko herritarren saiakera sarituko dute.