Trikitixa elkarteak betiko piezak gordenahi ditu, eta horretarako zenbait lan argitara ematen ari da, EuskalHerriko trikitilariei pieza horiek grabatzeko eskatuz. Aurreko asteanaurkeztu zuten bosgarren lana, Faborez 5.0, Donostian. Oraingoan,Zumarragako eta Ataungo trikitilariei egokitu zaie aurrekoen gordailuizatea.
Iñaki Zuzunegi Olarte (eskusoinua) etaPeio Urdangarin (panderoa) izan dira bikote bat. Bestea Elorza anaiekosatzen dutena: Joxe Austin (eskusoinua) eta Andoni (panderoa).Urdangarin ataundarra ez beste guztiak, zumarragarrak dira.Zunzunegiren arabera, ”aurreko astean prentsaurrekoa egin eta gero,Zumarragako jaietan egingo dugu lanaren aurkezpena, erromerian”.Uztailaren 4an izango da, Zelai Arizti pilotalekuan, 20:00etan.Zumarragako dantza libreko ikasleek parte hartuko dute. Aurretikkalejira egingo dute, 19:30ean.
Egilea: Trikitixa elkartea