Datorren uztailaren 10ean DonibaneGaraziko mendietan zehar txango antolatu du Ostadar mendi taldeak.Egun honetan Nafarroa Behereko mendi belartsuetan ibiltzea da asmoa,bertako historia eta ondare megalitikoa hobeto ezagutu asmoz.Ibilbideak beheranzko joera izango du, eta menditik izango dairteera, ibarrean dagoen Donibane Garazi herri ederrean amaitzeko.
Mendian dagoen Salbatore (Elitxagarai)baseliza zaharretik abiatuko dira mendizaleak. Haritzgurutze etaHaltza lepoetatik igaro ondoren Hartxagale (796 m) gain zabaletikigaroko dira. Beherantz jarraituz, bidetik irtengo dira tarte bateanEuskal Herrian aurki daitekeen trikuharririk ederrena bisitatzeko:Mairietxe izenekoa, kondairez betea, Mendibeko Gaxteenialaborari-etxeko lurretan kokatzen delarik. Ostera, Buluntzagaina (724m) tontorretik igaroko dira, eta beherago dagoen Buluntza trikuharrihandia ere ezagutzeko aukera izango da. Azken punta handia Gatarre(761 m) mendi-kaskoa izango da eta hemendik GR10 zidorra jarraituz,paraje ederretatik, Zaro herritik pasa eta Donibane Garaziko DonjoniJakobe atetik erromesek Santiago Bidetik ibiltzean egiten dutensarrera egingo da.
Irteera goizeko 7:00etan izango da,Zumarragako parrokiatik, ohitura denez. Izena eman nahi dutenmendizaleak astearteetan, ostegunetan eta ostiraletan, 20:00etatik21:00etara Ostadar Mendi Taldearen egoitzara etorri daitezke(Zumarragako Kultur Etxean), edo telefono honetara deitu: 943723385 izena emateko (erantzungailu automatikoan utzi izena eta kontaktua).Bertan emango zaizkio argibide gehiago. Emailez ere egin dezakeizen-emana ostadar@ostadar.org helbidean.
Egun hauetan ibilaldiari buruz duguninformazio guztia webgunean zintzilikatuko da.