Urola Garaia mankomunitateko udalek,Hernaniko hilketa salatzeko, elkarretaratzeak deitu dituzte biharko,berdintasun sailaren bitartez.
Prentsa ohar batean jakinarazi dutenez,”genero indarkeria gizartetik lehenbailehen kanporatu behar da” etahorregatik gizarteari dei egin dio ”hilketa honen aurkakokontzentrazioetan parte hartzeko, indarkeria matxistaren aurkakoborrokak gizarte osoaren esku hartzea behar duelako”.
Zumarragan eta UrretxunAreizaga-Kalebarren plazan izango da elkarretaratzea, 19:00etan.Legazpin ordu berean egin dute deialdia, Euskal Herria plazan.Ezkio-Itsasoko Udalak bere aldetik, Areizaga-Kalebarrengoelkarretaratzera joan daitezen deitu ditu herritarrak.
Aurrekariak zituen indarkeriagatik
Gogoratu behar da, Rosario Roman de laFuente Hernanin hil zuela atzo bere bikote ohiak, eta zauri larriakeragin zizkiola honen alabari. Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotuzuen 42 urteko gizonezkoa, haren bikotekide ohia -55 urteko emakumea-hiltzea egotzita. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lehenagotik eregenero indarkeriagatik aurrekariak zituen atxilotuak.
Lekukoen arabera, gizona geratu izan ezbalute, alaba ere hil egingo zukeen. Hilketa gertatu zen lekutikgertu labana bat aurkitu zuen Ertzaintzak, eta gizonak hiltzekoerabili zuena dela uste du.
Argazkia: mankomunitateko berdintasun sailak pasa den azaroaren 25ean deitu zuen elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan.