Esklerosi anizkoitza duten gaixoeielkartasuna adierazi eta gaitz horren inguruko sentsibilizazioalantzeko sortu zen Busti Zaitez kanpaina. Esklerosi AnizkoitzaFundazioak eta ADEMGI elkarteak antolatzen dute ekimena, eta EuskalHerriko 78 herritan bat egiten dute kanpainarekin. Horien artean dagoUrretxu ere. Bihar eta igandean, gaitza gizarteratzeko eta laguntzabiltzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian.
Uretara
Esklerosi anizkoitzareninguruko informazioa emateko eta materiala saltzeko postua jarrikodute asteburu honetan Urretxun. Aterpe jubilatu elkartekoboluntarioak ariko dira lan horretan. Bihar, larunbata,Areizaga-Kalebarren plazan egongo dira, 11:00etatik 14:00etara.Igandean berriz, Urretxuko Pagoeta udal igerilekuan elkartuko dira,Busti Zaitez kanpainaren barruan. 11:00etatik 14:00etara bitartean,gaitzari aurre eginez, uretara salto egin eta bustitzeko aukeraizango dute herritarrek. Horrekin batera, gaixotasuna herrianezagutarazteko kanpaina egin eta gaixoen aldeko laguntza eskatukodute, egun osoan zehar.
Gaitzari aurre egin nahian
Esklerosi anizkoitza, nerbio sistemazentralari eragiten dion gaitz sendaezina da. Gaitz degeneratiboa da,eta denborarekin, ezintasun fisikoa eta arazo psikologikoak eraginditzake. 18 eta 35 urteko gazteen artean, gehien atzematen dengaixotasun neurologikoa da. Gipuzkoa mailan 600 lagunek dute gaitzhori, eta EAE mailan, 2.000 lagunek.
Gaitz horri aurre egin eta gaixoen bizikalitatea ahalik eta onena izateko sortu zuten Eugenia EpalzaEsklerosi Anizkoitza Fundazioa, duela hamar urte. Fundazio horrenbazkideetako bat da ADEMGI, esklerosi anizkoitza duten gaixoenGipuzkoako elkartea. Aurtengo kanpainaren helburuetako bat, gaitzareninguruko sentsibilizazioa lantzeaz gainera, ADEMGIk 2007an sortu zuenEsklerosi anizkoitza eta beste gaixotasun neurologikoen zentroa diruzlaguntzea da; izan ere, gaixoentzako birgaitze zerbitzu bat jarrinahi dute bertan.