Udako oporren aurreko jaiegitarauarekin amaitzeko, Geltokietako jaiak izango dira Urretxun etaZumarragan, gaur hasi eta igandera bitartean. 19:00etan emango zaiehasiera auzoko jaiei. Ordu horretan, buruhandien kalejira izango datrikitilariek lagunduta, eta partxis txapelketari ere hasiera emangozaio. 19:30ean bertso-triki-poteoa izango da auzoko tabernetan.
Gauean, Apain taberna ondoko lokaleanbertso afaria izango da Amaia Iturriotz, Amets Arzalluz, IkerZubeldia eta Julio Sotoren eskutik. Gauean, 23:00etan Joselu Anaiaktaldearen emanaldia izango da Geltokietako plazan.
Larunbatean, toka txapelketarekinhasiko da jaietako eguneko egitaraua. 12:00etan izango da Domingo deMendiaratz plazan. 13:00etatik aurrera kalejira egingo du Zumarragakoudal musika bandak. Bazkaldu ondorenean, arratsaldean jarraituko duegitarauak. 18:30ean haurrentzako jolasak izango dira Geltokietakoplazan. Domingo de Mendiaratzen aldiz, herri kirol saioa izango da19:30ean. Xabier Zaldua eta Jose Ugarteburu arituko dira aizkoran,Goenatxo I eta Goenatxo II aita-semeak berriz harri-jasotzen. Orduberean poteo herrikoia izango da trikitilariek alaituta. Egunekoekintzekin amaitzeko, 23:00etan herriko talde batek eta Trikiziokkontzertua eskainiko dute Geltokietako plazako oholtzan
Igandea izango da jaietako azken eguna.9:30ean esnatuko dituzte auzotarrak, bi herrietako txistulariek.11:00etan Zumarraga Hiria lasterketa herrikoiari hasiera emango zaio,eta 11:30ean luntxa izango da Apain tabernan. 12:00etan auzokohildakoen alde meza egingo da, eta ondoren auzoko zaharreneiomenaldia egingo zaie.
17:30ean hasiko da, jai hauei berezkoizaera ematen dien ekimena: asto karrera. Auzko tabernariek hartukodute parte. Behin lasterketa amaituta idi-probak izango dira, lau idiparek hartuko dutelarik parte. Jaiekin amaitzeko, Ehunzango batukadakalaituko ditu auzoko kaleak. Egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.