Aluminios Alberdik antolatuta,Zumarraga Hiria lasterketa herrikoiaren zortzigarren aldia egingo daigandean. Aurten, aurreko urteetan bezalatsu, federatutako 150-200bat lasterkari arituko dira proban. Tartean, Zumarragan izango direlabaieztatu dute: Walid Ouaalit, Husaain Kaanache eta Marisol Ramosek.
Lasterketan izen handiko atletek partehartzen duten arren, nahi duen guztiari irekitako proba daZumarragakoa. Hala, eskoletako gazteei parte hartzeko deialdia eginzaie antolakuntzatik, ”parte hartu eta lasterketa amaitzeagatiksoilik opari pila bat jasoko baitituzte”.
Irteera eta helmuga, aurreko aldietanbezalatsu Euskadi plazan izango da. Probei 10:30ean emango zaiehasiera, eta maila ezberdinetan jokatuko dira. Gaztetxoenek 200 eta1600 metro arteko distantziak osatu beharko dituzte. Lasterketanparte hartzeagatik ez dute ordaindu beharrik izango, baina aldezaurretik izena eman beharko dute.
11:00etan hasiko da helduen mailakolasterketa. Bertan federatuek eta federatu gabekoak hartu dezaketeparte. Lasterketa 7.100 metroko ibilbidean gauzatuko da, bi herriakzeharkatuko dituena. Helduenek 5 euro ordaindu beharko dituzte izenaematerakoan.
Argazkia: iazko lasterketako irabazleak, Euskadi plazan jarri zuten podiumean.