Zortzigarren urtez egin zen igandean,Zumarraga Hiria lasterketa herrikoia. Abdelhak Sabhi marokoarrakirabazi zuen lasterketa, ibilbideko 7.200 metroak 22 minutu eta 18segundoko denboran beteta. Bigarren eta hirugarren postuak erelasterkari marokoarrentzat izan ziren, Hicham Elamrani, irabazleabaino lau segundo beranduago iritsi zen helmugara, eta HossainKaanachek berriz 22 minutu eta 41 segundo behar izan zituen ibilbideaosatzeko.
Emakumezkoetan ere marokoar bat izanzen garaile, Samira Ahbouche. 28 minutu eta 35 segundo izan zen eginzuen denbora. Bigarren eta hirugarren postuak bi oñatiarrentzat izanziren, Mariso, Ramos (28′ 35”) eta Estela Biainetzat (31′ 29”),hurrenez hurren.
Gainontzeko irabazleak
- Beteranoak: Tasio Gomez
- Junior: Imanol Iza
- Kadete: Daiber Losada
- Haurren mailan: Urko Peñagarikano eta Ane Campos
- Kimuak: Aritz Garcia eta Maria Arrieta
- Benjamin: Gaizka Peñagarikano eta Leire Mendizabal
- Mini benjamin: Unai Fraga eta Maider Llorente
Balorazio positiboa
Guztira berrehun bat korrikalarik hartuzuten parte igandeko lasterketan. Ehun bat izan ziren helduen mailan,federatuak eta federatu gabekoen artean. Haurren mailan, bestehainbestek hartu zuten parte, iazko kopurua gainditu zelarik partehartzean. Helduen mailan aldiz, behera egin zuen kopuruak.
Dena den, Aluminios Alberdiko JaviGomez antolatzaileak, ekimenaren gaineko balorazio positiboa egin du,eta izandako parte hartzearekin gustura agertu da. Egun bereanZumaiako mendi lasterketa egin izana, izan da bere ustez, helduenmailan korrikalari gutxiagok parte hartu izanaren arrazoia.
Argazkia: Zumarraga Hiria lasterketa, artxiboko argazkian.