Zumarragako Arcelor Mittal lantegikogaldarategian leherketa izan da asteburuan. Igande goizaldekoordubata aldean izan zen ezbeharra; ur sisteman izandako akats batzela medio, ihes egindako ura galdarategiko labeetako batera erorizen, eztanda eraginez. Eztandaren ondorioz, bost langile zaurituziren. Zumarragako ez da izan ordea asteburuko ezbehar bakarra;ostiralean, Legazpiko CIE Automotive enpresan sutea sortu zen, hanordea, ez zen zauriturik izan.
Arcelor-Mittaleko arduradunak etasindikatuetako ordezkariak, atzo bildu ziren istripuaren balorazioaegiteko. Bost zaurituak Zumarragako Ospitalera eraman zituztenezbeharra gertatu eta berehala. Horietako lauri alta eman zieten etaigandean bertan, lanera bueltatu ziren. Bosgarrenak ordea, kolpe etaerredura larriak zituen, eta Gurutzetako (Bizkaia) OspitalekoErreduren Unitatera eraman behar izan zuten.
Mikel Serrano, Zumarragako alkateakadierazitakoaren arabera, zauritutako langilea ”ondo babestuta arizen lanean, eta zauriak aurpegian eta lepoan sortu zaizkio”. Hainbatkomunikabidek langile hori ”egoera larrian” dagoela zabaldu duteegunotan, baina alkateak gezurtatu egin ditu informazio horiek.”Infekzioak saihesteko dago Gurutzetan, baina ez dago larri”, esandu.