Argazki lehiaketari dagokionez, pasaden urteetan bezala modalitate eta teknika ezberdinak erabilita partehartu ahal izango da aurten ere. Gaiari dagokionez bi izango diraaukeran: bata librea, eta bestea Urretxu eta Zumarragari buruzkoa.Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkeztu ahal izango dira,lehiakide bakoitzak gehienez hiru lan aurkeztu ahal izangodituelarik.
Argazki bakoitza 30x40zm-ko neurrianaurkeztu beharko da, kartoi mehe baten gainean. Argazkiak, lanarenizenburua soilik duen gutun baten barruan entregatu beharko dira.Egilearen izen-abizenak eta datu pertsonalak barruan sartuko diraorri batean idatzita.
Ondorengo sariak banatuko dira:
Gai librea zuri-beltzean:
1. saria: 210€ eta garaikurra
2. saria: 150€
3. saria: 90€
Sari berdinak banatuko dira gai libreankoloretan aurkeztutako lanen artean. Urretxu eta Zumarraga gaihartuta aurkeztuko direnen artean ere sariak berdinak izango dira,hiru zuri-beltzean aurkezten direnen artean, eta beste hiru koloretanaurkezten direnen artean.
Lanak aurkezteko epea irailaren 30eraarte egongo da zabalik. Lanak Urretxuko Azipurunea kultur etxeanaurkeztu beharko dira. Sari banaketa azaroaren 12an egingo da12:30ean Urretxuko udaletxeko batzar aretoan. Ondotik, lehiaketaraaurkeztutako eta epaimahaiak aukeratutako argazki sorta bat ikusgaiizango da Juan de Lizarazu erakusketa gelan, azaroaren 12tik 20rabitartean.
Argazkia: iazko lehiaketako irabazleak, Zelai Ariztin egin zen sari banaketa ekitaldian.