Euskadiko Nazioarteko VI. Field Targettxapelketa jokatuko da asteburu honetan Zumarragan. Eitzagako tirozelaian, mundu osotik etorritako 70 bat tiratzaile elkartuko dira.Txapelketa larunbatean egun osoz eta igande goizean burutuko da.
Larunbatean 10:00etan emango zaiohasiera egunari. Ordu horretatik aurrera egingo dira izenemateak.Goizean zehar nahi duenak entrenatzeko aukera izango du tiro zelaianbertan. Txapelketari berari, 17:00etan emango zaio hasiera ofizialki.Pistoi eta PCP modalitateetan jokatuko da eta bi itzuli egingo dira.Igandean, 9:00etan emango zaio jarraipena berriro, eta 13:00etan saribanaketa ekitaldia egingo da Eitzagako tiro zelaian bertan.Tiratzaileek forma ezberdinetako siluetei egin beharko diete tiro 9eta 50 metro arteko distantziatik.
Mundu guztitik etorritako 70 battiratzaile izango dira Nazioarteko VI. Field Targeteko txapelketan.Euskal Herritik bertatik zein estatutik etorritako parte hartzaileezgainera, Ingalaterra, Irlanda, Frantzia, Portugal, Hungaria edoItaliakoak ere izango dira. Nabarmentzekoen artean dira esaterakoJosean Sancho, pistoi modalitatean Espainiako irabazlea, RobertoCaballero, azken txapelketetako irabazlea, Jose Redondo PCPmodalitatean mundu mailako irabazlea, Andy Calpain iazko PCPtxapelketako irabazlea edo Nick Murphy pistoi modalitateko irabazlea.