Lleidako Pirinioetako Aigüestortes iEstany s. Maurici Parke Nazionala ezagutzeko hiru eguneko zeharkaldiaantolatu du Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak.
Ibilbidea:
- Uztailak 23.- 05:00 irteera, bidaia eta lehenengo mendi eguna: Arties – Restanca – Port de Crestada – Montardo (2.833 m)(aukeran) – Ventosa i Calvell aterpea.
- Uztailak 24.- Bigarren mendi eguna: Ventosa – Port de Colomers – Estany Obago – Port de Ratera – Tuc de Ratera (2.862 m)(aukeran) – Amitges aterpea.
- Uztailak 25.- Hirugarren mendi eguna eta itzulerako bidaia: Amitges – Port de Amitges – Tuc de Amitges (2.851 m)(aukeran) – Col Glaçat – Val de Gerber – Bonaigua.
Informazio gehiago,mapak, ibilbideak eta trakak Goierri kirol elkartearen web orrianduzue ikusgai. Jada izena emateko epea irekita dago, eta plazakmugatuak direnez, antolatzaileek izena lehenbailehen ematekogomendioa luzatu dute. Izena Goierri kirol elkartearen egoitzan emanbehar da eta datorren astelehenera arte egongo da zabalik. Bazkideek40€ ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek aldiz, 50€.