Gaur amaituko dituzte Urretxun etaZumarragan udaleku musikalak. Secundino Esnaola musika eskolan burutudituzte, eta ikasitakoa gaur erakutsiko dute, Labeaga aretoko oholtzagainean. Duela sei urte abiarazi zituzten udaleku hauek eta ordukohartan 40 haur inguruk hartu zuten parte. Ordutik, gora egin du haurkopuruak, eta aurten 4 eta 11 urte bitarteko 60 ume inguru aritu diramusikara lotutako udalekuetan. Zuriñe Sarasola udalekuen arduradunakazaldu duenez, antzerki bat prestatu dute, gaur taularatuko dutena.«Argumentua duen antzerki bat da, baina euskal dantzak, gorputzadierazpena, instrumentuak, abestiak… tartekatzen ditu. Ez damusikal bat izango, baina badu bere ukitua» aurreratzen duSarasolak.
Instrumentuak perkusiozkoak izangodira, oro har. Udalekuetan ibili diren haurrak ez dira guztiak musikaeskolako ikasleak. «Gaztetxoenen artean gehienak ere ez» dioirakasleak. «Urtean zehar musika ikastera gerturatzen saiatzeko modubat da, instrumentuetara hurbilpen txiki bat. Musikara eta antzerkirazaletzea ere bada» borobiltzen du.
Udalekuetan urtean zehar bainometodologia irekiagoa erabiltzen dute. «Gauza asko lantzen dira,erritmoa esaterako. Modu intuitiboagoan lantzen dugu; musikalengoaiaren ordez entzumena, mugimendua… lantzen ditugu neurrihandiagoan» dio udalekuen arduradunak. Udaleku arruntekikoberezitasunak ere baditu Secundino Esnaolan eskaintzen dutenak.Sarasolaren hitzetan, «Agian herrietako udalekuetan ez dute hainhaur gazteek parte hartzen. Horietan ekintza gehiago lantzen dira,eta ez musikari bereziki lotutakoak. Gure saio guztiek dantzarekin,musikarekin edo antzerkiarekin zerikusia izan dute. Jolasen bidez erelandu ditugu gai hauek, baina hemen ez dira eskulanak edo irteerakegiten. Desberdina da, zehatzagoa agian». Emanaldia UrretxukoLabeaga aretoan egingo dute, gaur, 16:00etan. Herritar guztieiirekitako antzerki saio berezia izango da.