Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi duaurtengo Ehunmiliak ultratraila. Guztira, 167 kilometroak egiteko, 24ordu eta 49 minutu behar izan ditu. Arratsaldeko zazpiak izatekohamar minutu falta zirela iritsi da Beasaingo helmugara, eta txaloartean hartu dute ikusleek eta antolakuntzako kideek. Helmugarairitsitakoan egindako adierazpenetan esan duenez, aurreneko postuanikusi den momentuan indarrak berreskuratu eta gogotsu iritsi dahelmugara. Ibilbidean zehar oso ondo ibili dela esan du, inolakoarazorik gabe, eta gauez ere oso gustura ibili dela. Momentuz nekehandirik ere ez duela somatzen argitu du, baina orduak pasa halaantzemango duela.
Jose Vicente Benito, kilometro askotanzehar lehen postuan joan den korrikalaria, bigarren iritsi daBesaingo helmugara, 25 ordu eta 11 minutu Gipuzkoako mendietan goraeta behera ibili ondoren. Egun gutxitako alaba besoetan zuela sartuda helmugan Vicente.
Pedro Germano portugaldarra izan dahelmugara iristen hirugarrena, arratsaldeko zortzi eta erdietarakohamar minutu inguru falta zirela. Germanok 26 ordu eta 22 minutubehar izan ditu proba amaitzeko.
Laugarren iritsi da azkenean JoxeluAlbizuri azkoitiarra Beasaina. Ibilbidea osatzeko 26 ordu eta 43minutu behar izan ditu.
Bosgarren postuan iritsi da helmugaraNerea Martinez, lehen emakumezkoa eta iazko irabazlea. Probarenhasieratik lehen emakumezkoa izan da, eta oso nekatuta ibili denarren, iazko erronka berdintzea lortu du. Azken unean erabaki zuenEhunmiliak proban parte hartzea Martinezek, orain aste bete,Ameriketako Estatu Batuetan baitzen, Hardorock 100 lasterketan partehartzen. Orduan erretiratu egin zen, eta iaz horrenbeste gozatu zuenproban parte hartzea erabaki zuen. Guztira, 168 kilometroak egiteko,28 ordu behar izan ditu jatorri euskalduneko madrildarrak.
- Ikusi bideoa jarraian: