Urtero bezala, Oporrak Bakeanekimenari esker, Saharatik etorritako hainbat haurrek desertukoegoera gogorraz aldentzeko aukera izango dute bi hilabetez. HareHaizea elkartea da eskualdean ekimen hau kudeatzeaz ardurtatzen dena.Dena den, urte osoan zehar Saharar herriari elkartasuna adieraztekobeste hainbat ekintza ere eramaten dituzte aurrera, Gabonetako janaribilketa kasu.
Ekainaren amaieran iritsiziren lehendabiziko haurrak Goerri Garaira. Oraindik guztiak iritsiez badira ere gehientsuenak gure artean dira jada. Guztira, 28haurrek igaroko dute uda sasoia gure artean. 20 Urretxu, Zumarragaeta Legazpiko harrera familiekin izango dira. Gainontzeko 8ak aldiz,Brinkolako aterpetxean egingo dute egonaldia, Saharako eta bertakobegiraleekin. Momentuz bsot haur daude Brinkolan, falta diren hiruakdatozen egunetan iritsiko dira.
Gaur goizean harrera ofizialaegin zaie haur hauei Zumarragako udaletxean. Bertan izan diraZumarragatik Mikel Serrano, alkatea eta Xabier Barriola zinegotziaeta Urretxutik Ohiane Zabaleta alkatea eta Jon Altolagirrezinegotzia. Mikel Serrano, Zumarragako alkateak hartu du lehendabizihitza. Haur guztiei ongietorria eman die lehenengo eta ”gure arteanahalik eta egonaldi onena” opa die. Bide batez, ”Hare Haizeaelkarteak eta eskualdeko harrera familiek egiten duten lana goraipatueta eskertu” du alkateak. Jon Altolagirre Urretxuko zinegotziak ereongietorria eman die haurrei eta gogorarazi du ”35 urte hauetanSaharako herriak jasan duen sufrimendua samurtzeko bidea izan delaOporrak Bakean bezalako ekimen bat”.
Harrera ofizialaren ostean,opariak izan dira haur guztientzat. Poltsa bana eta koloretakomargoak jaso dituzte. Ondoren, familia argazkia atera dute guztiekZumarragako udaletxe kanpoan.