Santa Anastasia jaietarako bi hilabeteinguru geratzen badira ere, Urretxuko festa batzordea festakantolatzeko lanean dabil. Jakinarazi dutenez gainera, antolaketalanak oso aurreratuta dituzte dagoeneko. Zenbait xehetasun lotzekoazkeneko bilera egingo dute bihar, 18:30ean kultur etxean.
Gainerakoan, jada itxita dago karrozendesfilean parte hartzeko izena emateko epea. Aurten bederatzikoadrilek hartuko dute parte, Euskal Jai eguneko ekimenikjendetsuenean. Hain zuzen hauei zuzenduta antolatu da aurten ere,karrozak egiten ikasteko ikastaroa. Bihar emango zaio hasieraikastaroari eta uztailaren 21, 26, 27 eta 28an egingo da 19:00etatik21:00etara. Mikel Ibarzabal eta Miguel Zufiria “Txufi” izangodira irakasle lanak bere gain hartuko dituztenak. Ikastaroa karrozakegiteko lokalean egingo da, Irimo lantegia zeneko pabiloian.Ikastaroan parte hartzeko nahikoa da bihar, karrozak egiteko lokaleanazaltzea.
Argazkia: iazko irailean koadrila bat bere karroza egiten