Pasa den larunbatean Plentzian ospatuzen akuatloiean Ibone Sánchez Urola Asirauto Plazaola triatloitaldeko kidea Euskadiko garaile izan zen. Hogeita hiru urtez azpikoenmailan jokatu zuen arren, maila absolutuan izan zen txapeldun.
Gainontzean, udasasoia betea izaten ari da triatloiaren inguruan. Egun berean,Bartzelonan ospatu zen triatloiean Gemak Hernandezek hirugarrenpostua lortu zuen. Ana Godoy izan zen probaren irabazlea. Triatloihau sprint distantzian ospatu zen ikaragarrizko parte hartzehandiarekin, 2400 kirolari izan baitziren orotara.
Aurreko asteburuan aldiz, uztailaren9an, Tuteran ospatu zen sprint distantziako triatloi bat, eta bertanere Gema Hernandezek podiuma egin zuen, Judit eta Goizalderenatzetik. Bertan Josetxok ere parte hartu zuen beteranoen bigarrenmailan bigarren postua eskuratuz.
Uztailaren hasieran aldiz, Deban lehenaldiz egin zen distantzia olinpikoko triatloia, eta bertan AitorAlberdik parte hartu zuen, oso proba duina eginez.