Datorren astean, uztailaren 26an eta27an Metapostari buruzko ikastaroa eskainiko da KZgunean. Metaposta,interneteko postontzi eta dokumentu-gordailua da. Fakturak, nominak,banku-frogagiriak, eta abar jasotzea eta gordetzea ahalbidetzen du,erabateko segurtasunez eta lege-baliozkotasunez. Behin sisteman altaemanda, dokumentu guztiak postontzi bakar batera iritsiko zaizkioerabiltzaileari, ordenaz, erraz eta papera erabili beharrik gabe.Hainbat dokumentu toki berean gordetzeko aukera ematen du,eskriturak, familia-liburua eta titulu akademikoak, esaterako.
Guzti honen gaineko xehetasunak emangodira datorren asteko ikastaroan. 17:00etatik 19:00etara eskainiko da,Zelai Arizti kultur etxeko hirugarren solairuan, KZgunearen bulegoan.Ikastaroa doakoa izango da, eta nahi duen guztiari zuzenduta dago.