Urretxuk alkate berria du eta, gainera,lehenengoz emakumezkoa da: Oihane Zabaleta (Bildu). 32 urte ditu etaHumanitateak eta Enpresa ikasketak egin zituen Eskoriatzan. Emunenpresan lan egin du alkatetzara heldu aurreko urteetan
Nolatan alkate?
Nire lana jendea aurkitzea zen. Ez nuenhautagai izateko asmorik, besteak beste, nire lanean administraziopublikoarekin lan egiten dudalako. Erronka bezala hartu dut.Ikasteko. Bestalde, osatu dugun taldeak ilusio handia pizten dit.Dena oso azkar joan da, ekainaren 11 arte ez genekien zer gertatukozen eta orduan jarri nituen hankak lurrean: alkatea naiz. Orainkonturatu naiz alkateak duen pisuaz, baina nik taldeari garrantziahandia ematen diot. Unai Badiola nire ondoan liberatuta egoteakgarrantzia du. Erabakiak bion artean, taldean edo beste alderdiekinhartzea gustatuko litzaidake.
Zer moduz gainontzeko alderdiekin?
Ondo. Gehiengo absolutua ez izateakgainontzeko alderdiekin adostasunera iristera behartzen gaitu.Erakarri egin behar ditugu eta euren iritziak entzun. Guztieibatzordeetako lehendakaritzak eskaini genizkien eta baita bestelakoerakundeetan parte hartzea ere. EAJk bere egitasmoa aurreraateratzeko apustua egin duela ikusten dugu. Horrek ez du esan nahiakordio programatikorik izango ez dugunik.
Nola banatu dituzte batzordeak?
Zazpi batzorde osatu ditugu. Bat berriada: Parte-hartze eta Komunikazioa. Sustapen Soziokulturalaz AitorOtegi arduratuko da, Sustapen Sozialaz Jorge Andueza eta JonAltolagirre arduratuko dira eta Unai Badiolak Obra eta Zerbitzuak etaLanda Garapena eta Ingurumena eramango ditu. Ogasunaz neu arduratukonaiz, baina Hamaikabateko Luisan Tellezek lagunduko dit.Ekonomialaria da eta esperientzia du. Hiri Antolamenduaz etaPertsonalaz ere neu arduratuko naiz. Bukatzeko, Parte-hartzea etaKomunikazioa Jon Altolagirreren esku izango da.
Liberatuak bi izango zarete.
Nahiago nuen liberazio bat biren arteanbanatu. Hori berehala burutik kendu zidaten eta gerora ikusi dutezinezkoa dela. Ondoren liberazio eta erdi hartzea pentsatu genuen,baina Unai Badiolari ezinezkoa zi-tzaion erdia bakarrik hartzea berelanaren ezaugarriak direla eta. Hori dela eta, bi hartu behar izanditugu. Dena den, lehen aholkulariak zeuden eta guri sistema hori ezzaigu gustatzen. Nahiago izan dugu horri uko egin eta lidergoa gukeraman Udaleko langileekin. Liberazioen kostuari dagokionez, honaetorri aurretik genituen soldatak mantendu ditugu. EudelekUrretxurentzat aholkatzen duen soldatarekiko %40ko murrizketa dago.
Zeintzuk dira zuen lehentasunak?
Batzordeak irailean jarriko ditugumartxan eta parte-hartzea lantzeko diagnostikoa egin nahi dugu.Komunikazioa bermatzea guretzat oso garrantzitsua da, bai barrurabegira eta bai kanpora. Bestalde, Arauen kontua dugu. Sartu etaberehala txosten bat jaso genuen: Irimon ezin dela etxebizitzarikegin esan digute, baina gainontzeko guztia martxan jarri daiteke.Gaitzerdi. Ikastolaren egitasmoa askatuta gelditu da, adibidez.Zortzi urte hauetan Urretxun ez da garabirik ikusi. Horrek ez du esannahi orain herria garabiz josi behar dugunik, baina behar handiakdaude. 772 urretxuar Etxebiden izena emanda daude.
Nola hartu duzue Irimon etxeak egitekodebekua?
Txostenean Arcelor-Mittalen kutsaduraakustikoaren ondorioz Irimon ezin dela ezer egin diote. Enpresakneurri zuzentzaileak hartzen ez dituen bitartean ezin dugu ezer egin.Hala, neurriak ez hartzeagatik lizentzia kendu geniezaieke. Ez duguhorretan sartu nahi, baina ingurumen neurri guztiak bete behardituela uste dugu. Txosteneko argudioek ez gaituzte konbentzitzen etaazalpenak eskatu behar ditugu. Hasieran inguru osoan etxeak egitekoasmoa zegoen, baina gero Pagoetatik gertu dagoen eremuan bakarrik.Hor etxeak egiteko aukera Arcelor-Mittalen kutsadura akustikoarenmenpe egotea deigarria iruditzen zaigu. Zer egin behar dugu?Kutsaduraren aurkako murruak jarri? Gainera, txostenean ez duAparizio aipatzen. Kaminpe ondoan bizi diren herritarraklehenbailehen atera beharko genituzke. Emergentzia plana egin.Inkoherentziak topatu ditugu. Gainera, kontuan izan behar da DiputatuKontseiluaren ebazpena dela. Noiz erabaki zen? Martin Garitanokkargua hartu baino bi egun lehenago.
Egilea: Asier Zaldua