Urretxuko eta Zumarragako udaletakokultura sailek antolatuta, kale antzerkia izango da bihar eguerdian.Euskara hutsean Pikor antzerki taldeak, orain hilabete gutxiestreinatutako antzezlana eskainiko du Areizaga-Kalebarren plazan:”Atsoak dantzan”. Ikuskizuna 13:00etan hasiko da herritar guztieieskeinia eta doan.
Antzezlanari buruz
”Atsok dantzan” antzezlanak, adinekobi emakume xarmagarri buruz hitz egiten du. Gurpildun aulkiak hartueta bizi ziren zahar-etxetik ihes egin dute; txundituta dabiltzahiriko kaleetan zehar. Zelariak euren bila dabiltza, baina erabakiahartuta daukate: ez dira gehiago bazter batean utzitako trasteakizango. Itxuraz ahulak dira, baina, doazen lekura doazela,nahasmendua sortzen dute.
Izan ere, aske sentitzearen ondoriozindarberrituta ageri dira, eta euren adinerako pentsaezinak direnbalentriak egingo dituzte ikusleen begien aurrean. Autonomo izan nahidute, baina ezin dute mendeko izatea saihestu, ikusleak beharbaitituzte.
Itsasoa ikusi nahi dute etaarriskutsuak izan daitezke, zahar-etxeko arduradunek hiri guztitikjarri dituzten kartelek diotenaren arabera. Hobe da haiei kontra ezegitea. Oraindik ere ametsak dituzten adineko pertsona zoriontsueieginiko omenaldia da. Mundua konkistatzeko prest daudelako beti,trufari, bizitza trago luzeetan edateko prest.
Argazkia: ”Atsoak dantzan” antzezlaneko une bat (utzita)