Aurten Urretxuko korrikalari batek,Beñat Urtzelaik, emaitza bikaina lortu du: azken kilometroakorkatila bihurrituta egin arren, 17. sailkatu da. Bere hurrengoerronka munduko proba ospetsuena da: Mont Blanc mendikoa.
Noiz hasi zinen mendian korrika egiten?
2000. urtean gutxi gorabehera. Mendiabeti gustuko izan dut eta garai hartan iraupen luzeko martxetan partehartzen hasi nintzen. Ez dira lasterketak eta jendeari ez zaiogustatzen parte hartzaileek korrika egitea. Hori dela eta, handikbizpahiru urtera lasterketetan parte hartzen hasi nintzen. Hasieran25 kilometrokoetan, ondoren 40koetan…
Zergatik atsegin dituzu distantzialuzeak?
Erronka bat da. Azken finean, MontBlanc mendiko proban parte hartzea lasterketa garrantzitsuenean partehartzea da. Norberak bere onena ematea da kontua. Pixkanakadistantzia luzeagoak osatu nituen eta gaizki egiten ez nuenez etagustukoa nuenez… Entrenatzea lehiatzea baino gustukoago dut. Bostorduko entrenamenduak osatzea, bai egunez eta bai gauez, ez zaitgogorra egiten. Garrantzitsuena ondo pasatzea da.
Non entrenatzen duzu?
Astegunetan bizpahiru ordutakoentrenamenduak egiten ditut, hemen inguruan. Asteburuetan iraupenluzeko proba batean parte hartzen saiatzen naiz. Baina ez dira askoantolatzen. Interneten bilatu beharra dago. Iraupen luzekolasterketarik aurkitzen ez dudanean, martxa batean izena eman etainguruan inor ez dudan uneetan bakarrik korrika egiten dut inor ezhaserretzeko. Etxetik irten eta Aizkorrira joateko ohitura ere badut,tarte teknikoak baititu eta entrenatzeko toki aproposa baita.
Entrenatzailerik ba al duzu?
Ez, anarkiko samarra bainaiz eta plazerhutsagatik korrika egiten baitut. Entrenatzailea izango banu, eznituzke bere aginduak beteko. Nire lana nahiko nekagarria da etaaskotan pott eginda heltzen naiz etxera. Gogoaren arabera gehiago edogutxiago entrenatzen dut.
Zein probetan parte hartu duzu?
Mont Blanc mendiko proban parte hartuahal izateko beste batzuetan puntuak lortu behar dira. Batzuetanbesteetan baino puntu gehiago banatzen dituzte, baina ezin naizguztietara joan. Peñalarakora ez nintzen joan, Andorrakora bai…Ezagutzen ez ditudan lasterketa gogorretara joatea gustatzen zait.Hiru Handiak adibidez oso ondo dago, baina bi urtean behin antolatzenda. Ehunmilak ez nuen oso ondo prestatu eta txukun samar ibilinintzen, baina ez nik nahi bezain ondo.
Zein da ezagutzen duzun probagogorrena?
Nire ustez Andorrakoa oso gogorra da.Hemen onenek 13-14 ordu behar dituzte 100 kilometro osatzeko eta han,berriz, 20. Dena den, lasterketa apur bat motzagoak atsegin ditut.Aurten Kanariar Uharteetan antolatzen den Salomon Transvulcanianparte hartu dut. 84 kilometrokoa da. 10 ordutan osatu nuen eta 30lehenen artean heldu nintzen. Baina Kanariar Uharteetara edoAndorrara joatea garestia eta nekagarria da.
Bakarrik joaten al zara?
Urretxu eta Zumarragako taldean besteinor ez da animatu oraindik iraupen luzeko probetan parte hartzera.Nire ustez animatuko dira. Baina berauetako batzuek seme-alabakdituzte dagoeneko. Nik, ordea, nahi dudanean entrenatu dezaket.Eguerdian entrenatzen saiatzen naiz, berora egokitzeko. Lasterketakarratsaldez hasten direnez egunsentirako 12 ordu daramatzagu korrikaneta tenperatura aldaketa oso gogorra egiten da.
Zure erronka nagusia Mont Blanc mendikoproban parte hartzea al da?
Bai, baina oporrak ez ditut garaihorretan izaten. Aurten datorren urteko ekitaldian parte hartzekobehar nituen puntuak lortu ditut. Distantziari eta desnibelaridagokionez Ehunmilak probaren antzekoa da, baina han 2.500 metroraigotzen da. Gainera, urtratrailaren sorterria da, 4.000 lagunek partehartzen dute, paisaia ikusgarria da… Egunsentian Mont Blanc ikusteazoragarria da. Proba hau bukatzea erronka da niretzat. Izan ere,2006an 135. kilometroan amore eman behar izan nuen. 100. postuannindoan gutxi gorabehera, baina orkatila bihurritu nuen. Gurasoakhelmugan zeuden, baina ez du merezi astakeriak egitea. Azken fineanhau ez da gure lanbidea. Alderantziz, parte hartzeagatik diruaordaindu behar izaten dugu!
Zein dohain behar ditu korrikalari onbatek?
Nire ustez edonork egin dezakeultratrail bat, baina ondo prestatuta noski. Mendia eta bakardadeagustuko izatea nahikoa da. Sekula ez dut 7.000 metroko mendi bateraigotzeko asmorik izan eta ez dut uste hori egiten dutenek apartekotalentua dutenik. Gustatzen zaielako egiten dute.
Zer moduz Ehunmilak proban?
30 ordutan egiteko asmoa nuen, bainaorkatila bihurritu nuen eta 34 ordu baino gehiago behar izan nituen.Gainera medikuak ordubete baino gehiago eduki ninduen Lizarrustindeshidratatuta nengoelako. Glukosa eta oxigenoa eman zizkidan etahobera egin nuen. Zoritxarrez gero orkatila bihurritu nuen etaAndraitzetik behera oinez joan nintzen. Anaia helmugan zegoelakobukatu nuen.
Datorren urtean berriro parte hartzekoasmoa al duzu?
Bai. Egia esan sekula ez naiz gusturagelditzen egindako lanarekin. Badakit inoiz ez dudala lasterketarikirabaziko eta ez da hori nire helburua gainera, baina ziurlasterketaren bat irabaziko banu ere ez nintzatekeela gusturageldituko.