Hamazazpi ekoizlek jarri zituztenberaien postuak Lizeoko patioan, eta goiz osoan zehar, jende ugarigerturatu zen produktuak ikusi eta erostera. Ekoizleen artean, laugoierritar zeuden: Aikur erle museoarena, Txilarra dendakoena,Illargui okindegiarena eta Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserrikoena.Postu horietan, ogia, gazta, eztia, fruta, barazkiak, mermelada etabestelako produktuak aurki zitezkeen.
Azokak iraun zuen bitartean, umeentzakotailerrak ere egin zituzten. Batetik, Zuhaitz Akizuk opiltxoak egitenerakutsi zie umeei. Bestetik, landare lehorrak erabiliz marrazkiakegiteko aukera ere izan zuten txikienek.
- Ikusi bideoa jarraian: