Jesus Aranburuk 30 urte daramatza musika jartzen: lehenengo taberna eta dantzalekuetan, ondoren ezkontzetan eta egun baita herrietako plazetan ere.
1982an hasi zen, Ezkioko Zodiak dantzalekua ireki zenean. Ondoren Legazpiko Sladerren, Oiartzungo Ernen, Panticosan, Bartzelonan, Huescan, Zumarragako Tiffany’s-en eta Itziarreko Txitxarron lan egin zuen, besteak beste. 1994an lehenengoz ezkontza batean lan egin zuen. Bera izan zen Euskal Herrian lehenengoetakoa. Ordutik aurrera hamaika aldiz eskatu diote ‘Paquito el Chocolatero’.
Zer izan nahi zenuen umetan?
Tren-gidaria. Trenak asko gustatzen zaizkit eta Zumarragatik pasa zen azken Talgoari argazkia atera nion. Ezkiotarra tabernara tren-gidariak etortzen ziren eta haiek zaletu ninduten.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Mendira joatea, musika entzutea, eskiatzea, bizikletan ibiltzea, dantza egitea…
Bizitzeko toki bat?
Herri txikiak gustuko ditut. Ezkio, aita bertakoa baita.
Gustuko musika taldea?
Euskaraz abesten dutenen artean Patxi Saiz, Benito eta Laboa; gaztelerazkoen artean Nacha Pop eta ingelesen artean Supertramp.
Gustuko abestia?
Asko dira gustatzen zaizkidanak.
‘Paquito el Chocolatero’ bai ala ez?
Nik ez nuke jarriko, baina klasikoa da.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Amari lore sorta oparitu nion mezu batekin eskerrak emateko. Ez dugu nahikoa eskertzen gure amek guregatik egiten dutena.
Eta jasotakoa?
Kolonia, nire urtebetetze egunean.
Data bat?
Ez dut egun bat bereziki atsegin: Gabonak, Santa Isabel eguna…
Mutil eta neska izen bana?
Aritz eta Oihana.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean DV eta Hitza. Azken hau herriko informazioa asko interesatzen zaidalako.
Gustuko telebista saioa?
Dokumentalakak batez ere. Natura eta La2 kateetakoak.
Bereziki gorroto duzuna?
Telezaborra gorroto dut. Historiako telebistarik okerrena dugu. Gainera Euskal Herrian ikusten da gehien Tele5.
Pelikula bat?
La fuga de Segovia askotan ikusi dut. Baita
El expreso de medianoche ere.
Goazen! ere bai, noski, nire ilobak bertan lan egin baitzuen.
Liburu bat?
Filosofia liburuak atsegin ditut. Bertrand Russell-en
¿Por qué no soy cristiano? adibidez.
Soinu bat?
Itsasoarenak asko erlaxatzen nau. Izazpira edo Irimora joatea eta ezer ez entzutea ere asko gustatzen zait.
Usain bat?
Banilla, kanela… sukaldeko usainak atsegin ditut.
Janari bat?
Oilaskoa.
Ura ala…
El vino mata lentamente y el agua de repente. Ura orain ari naiz edaten, kiloak kentzeko. Bestela, garagardoa eta gin-tonic bat.