Bertan adineko bikote bat ageri zenerosketak egiten. Gizonezkoa argazkia atera eta aldizkaria argitaratubitarteko egunetan hil zen. Bere senitarteko eta lagunak zur eta lurgelditu ziren Otamotz ikusi zutenean. Baita gu ere gertatutakoa jakingenuenean. Gizon hura Jose Luis Retes zen, Urretxu eta Zumarragarenalde lan itzela egindakoa. Bere alargunarekin eta seme-alabekin izangara berari buruz hitz egiten.
Jose Luis Retesen gurasoak Burgoskoakziren. Aitak trenbidean lan egiten zuen, hona bidali zuten eta semeahemen jaio zen: Urretxuko Labeaga kalean, Berriotxoa etxean, 1926koabenduaren 8an. Haurtzaroko urte batzuk hemen igaro zituen, baina1934an Burgosera joan zen: aita hil zitzaion eta urtebete eman zuenamarekin bertan. Ondoren hona itzuli zen.
Lehen ikasketak Urretxuko plazan zegoeneskolan egin zituen. Burgosetik itzuli zenean karitateko alabenikastetxera joan zen eta ondoren La Sallera. Han bukatu zituenikasketak. 14 urterekin lanean hasi zen: aita eta osaba trenbidegizonak zirenez, Vascongados delakoan. Bere emazteak eta seme-alabekhamaika pasadizoren berri dute, koaderno batzuetan bere bizitzariburuz idatzi baitzuen. “Garai hartan geltokien eremuan jende andanaibiltzen zen. Bertan hiru trenbide elkartzen ziren eta batzuktren-aldaketa egitean nahastu egiten zirela oroitzen zuen. Baitajende asko Loiolara gogojardunak egitera etortzen zela ere”.
Ondoren, Aparicio Hermanos lantegianhasi zen lanean. “Administratibo lanean aritu zen: nominakordaindu, Gizarte Segurantzarekin lotutako guztia… Ez zitzaionjardun fisikoa egitea tokatu. Bere lana gustukoa zuen. Hala, beraarduratzen zen beti etxeko errenta aitorpena prestatzeaz”. 61urterekin erretiratu zen eta ordutik aurrera “emazteaz, seme-alabezeta bilobez gozatzea” izan zen bere ardura nagusia. Horretaz gain,aipatu bezala, bere bizitzari buruz idatzi zuen. “Bereeskuizkribuak guretzat sakratuak dira, noski. Bere bizitzakooroitzapenak dira. Dena den, oraindik oso gogorra egiten zaigu berakidatzitakoa irakurtzea”, dio Juan Carlos semeak.
Seme-alaben eta emaztearen esanetanpertsona umila zen. “Senar eta aita bikaina izan zen, bainagainontzeko alorretan ez zitzaion nabarmentzea gustatzen”, azaldudu semeak. Lan nabarmena egin zuen, ordea: Caritasen hogei urte bainogehiago eman zituen eta Zumarragako erretiratuen etxean ere arituzen. “Elkarteko aldizkarian lan egiten zuen eta zonalde honetakoCaritasen arduraduna izan zen erretiratu zenetik gaixotu zen arte. 77urterekin urtebete eman zuen gaizki, baina osatu egin zen”.
Zaletasunei dagokienez, idazteagustatzen zitzaion batez ere. “Mutikotan futbolean ere jokatu zuen,baina nahiago zuen La Salleko liburutegira joan. Horrek ez du esannahi ikastuna eta itxia zenik. Umore pikaroa zuen”, azaldu dusemeak. “Vida Ascendenteko bileretan (elizako bilera batzuetan)kale egiten zuenean gainontzekoek bere falta sentitzen zuten”,gehitu du emazteak. “Bilerak prestatu egiten zituen eta eztabaidapiztea gustatzen zitzaion. Familiako ospakizun guztietarako testuakidazten zituen eta ondoren ospakizunaren kronika ere bai. Bestalde,Jose Inazio Munillarekin harreman ona izan zuen hau El Salvadorrekoparroko izan zen garaian”.
Hala, erretiratuta zegoen arren eginnahi zituen gauza guztiak egiteko denborarik ez zuela diote. “Zigilubilduma zuen, egunkariko kronika interesgarriak moztu eta gordetzenzituen… Egunkariko kronikekin ere hamaika blok bete zituen.Erretiratutakoan irakurri ahal izango ditut berak osatutako koadernoguztiak”, dio semeak.
Argazkigintza ere gustuko zuen. “Berekamera zaharra gordeta dut. Azkenaldian ez zituen horrenbeste argazkiateratzen. Intereseko zer edo zer ikusten zuenean argazkilariren batiargazkia ateratzeko eskatzen zion. Azkenekoak bere jaiotetxekoak izanziren. Bestela egunkarikoak mozten zituen”, dio Elsa Retes alabak.Emazteak botatzera zihoazen eraikinei argazkiak ateratzea gustatzenzitzaiola oroitzen du. Adibidez, euren etxe aurrean osasun mentalzentroa egin aurretik zegoen eskolari.
Emaztea Burgosko Aranda herrikoa da.Bertan ezagutu zuen Jose Luis Retes eta ezkondu zirenean Zumarragaraetorri zen bizitzera. “Hemen euri asko egiten zuen eta kosta eginzitzaidan ohitzea. Lainoek tristetu egiten ninduten”. Ohitzea besteerremediorik ez zuen izan, bere senarrak Urretxu eta Zumarraga askomaite baitzituen. “Bihotzean bi herri zituela esaten zuen: Urretxujaioterria eta Zumarraga bizitokia. Gure etxetik Irimo primeranikusten da eta gaixo egon zenean bertako gurutzeari otoitz egitenzion. Burgos hiria ere asko gustatzen zitzaion eta askok burgostarrazela uste zuten”. Emazteak eta seme-alabak urretxuar etazumarragarrak eurekin oso ondo portatu zirela aipatu dute amaitzeko.“Jendeak asko maite zuen, bi herriotan lagun asko zituen eta hiletahunkigarria izan zen”.