Liburu honetan zirkuak zeresan handia du, itsasertzeko herri batera heltzen den Leonetti zirkuak hain zuzen ere.
Gertakari honek poz handia eragingo die neska-mutikoei, baina baita atsekabe bat ere, mutiko bat galtzea. Eta mutikoaren galera honek ematen dio hasiera historiari. Atal labur mamitsuetan gertaerak aurrera egiten du eta pixkana agertuz doa bidearen nondik norakoa, ilunean argia bilatzen duena. Liburua ez da luzea, baina bertan ditu irakurketa gustuko baten osagaiak: idazketa txukun zehatza, gaia xehe emateko gaitasuna eta zer-gertatuko-ote jarraitua, irakurleari segitzeko mira eragiten diona. Zirkua herrian dagoela galdu da Ander mutikoa, ba ote dute tigreek zerikusirik kontu honetan? Eta amaitzeko beste galdera bat, noiz aterako du Maribel Aiertzak hurrengo liburua?
Iñaki Bastarrika
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide