Ziurrenik kanpaina publizitarioaren harira ezagun egina, Pink Moon entzuleak irabaziz joan da Drakek bere buruaz beste egin zuenetik aurrera (1974ko azaroaren 25a,Ingalaterra), gaur egungo musika indie-folk-aren aurrekari izateraino. Nire ustez 70. hamarkadako disko onenetarikoa, Nick Drakebeti da parentesi lasaigarri bat. Hamar abesti, antzekoak, biluziak,ahotsa eta gitarra baino ez. Place to be, Pink moon bera, edota Things behind the sun eta Road… diskoa bueltaka jarri eta puntu fijo batera begira gelditzeko moduko lana.
Ane Arrieta