Aurkeztu zeure burua, mesedez.
32 urte ditut. Humanitateak eta Enpresaikasi nuen Eskoriatzan. Kazetaritza, Soziologia edo Antropologiaikastea nuen buruan, baina bat-batean beste aukera hau azaldu zen.Bilbora joateko prestatzen ari nintzenean aspaldiko lagun batekintopo egin nuen eta Eskoriatzara karrera berri bat egitera zihoalaesan zidan. Humanitateak enpresa munduarekin uztartzea ideia onairuditu zitzaidan eta probatzea erabaki nuen.
Nondik nora ibili zara lanean?
Saiolanen, Arrasateko enpresahaztegian, proiektu bat egin nuen eta ondoren Emunen hasi nintzenlanean. Asteburuetan Fox tabernan lan egiten nuen eta jendeak hortikezagutzen nau. Emunen bederatzi eman ditut. Euskara teknikari bezalahasi nintzen. Lehen lau urteetan kooperatibekin lan egin nuen etaondoren bestelako enpresekin. Euskara planak egin ditut eta tailerrakeman ditut. TELP (Taller d’Espai Lingüistic Personal) tailerrarekinEuskal Herri osoan ibili naiz: eskolak, udaletxeak, enpresak… Tokiezberdinak ezagutzea tokatu zait, baina egia esan administraziopublikoan sekula ez dut lan egin.
Gustura ibili al zara lanean?
Oso gustura nengoen eta erronka txikipila bat nituen aurrean. Kultura eta inmigrazio planekin hasitageunden. Jendeak ez dit sinesten, baina zerrendak osatu bainohilabete lehenago eman nuen baiezkoa.
Nolatan alkate?
Nire lana jendea aurkitzea zen. Ez nuenhautagai izateko asmorik besteak beste nire lanean administraziopublikoarekin lan egiten dudalako. Erronka bezala hartu dut.Ikasteko. Bestalde, osatu dugun taldeak ilusio handia pizten dit.Dena oso azkar joan da, ekainaren 11 arte ez genekien zer gertatukozen eta orduan jarri nituen hankak lurrean: alkatea naiz. Beharbadabeste batzuek barneratuta izango dute alkate izan behar dutela, bainanire kasuan ez da hala izan. Gero konturatu naiz alkateak duen pisua,baina nik taldeari garrantzia handia ematen diot. Unai Badiola nireondoan liberatuta egoteak garrantzia du. Erabakiak bion artean,taldean edo beste alderdiekin hartzea gustatuko litzaidake.
Zein argudio erabili zituzten zualkategai izatea nahi zutenek?
Euren arrazoiek ez nindutenkonbentzitu, baina berria zabaldu zenean kaleko jendea hau edo besteegin beharko nukeela esaten hasi zitzaidan. Alkatearen figura aldatubeharra dagoela eta Bilduk horretarako aukera duela esaten zidaten,emakumea, gaztea eta herrikoia naizelako. Administrazio publikoandaudenek herritarrekiko hurbiltasuna erakutsi behar dute eta horiegiteko gaitasuna izan nezakeela iruditu zitzaidan. Horrekkonbentzitu ninduen. Esperientzia dudala edo kudeatzen dakidalaesaten zidatenek ez zidaten horrenbeste konbentzitzen. Izan ere,banekien hauek ur handiak direla.
Espero zenituzten emaitzak lortu alzenituzten?
Espero baino hobeak. Ez genuen esperoBilduren tsunamia: fenomeno berria zen eta ez genekien zer sortukozuen herrian. EAJk indar handia izango zuela bagenekien eta hala izanda: emaitza oso onak lortu ditu. Guk gutxienez lehengoa mantentzeaespero genuen.
Zer moduz lehen hilabetea?
Ondo. Herria ez da gelditu eta gauzakasimilatzen ari gara. Batzuek lehen hilabetetan lasai egoteko esatendigute, baina hori ezin da. Honek abiadura handia du eta badakiguhurrengo urteetan handiagoa izango duela. Dena den, hilabete lasaisamarra tokatu da sanjoanak eta Zumarragako jaiak direla eta. Ekintzasozialetan parte hartzea kudeatzea baino errazagoa da.
Zer moduz gainontzeko alderdiekin?
Ondo. Hasieratik izan dugu harremana.Kanpainan erronda bat egin genuen eta gehiengo absolutua ez izateakgainontzeko alderdiekin adostasunera iristera behartzen gaitu.Erakarri egin behar ditugu eta euren iritziak entzun. Guztieibatzordeetako lehendakaritzak eskaini genizkien eta baita bestelakoerakundeetan parte hartzea. Harreman ona dugu, baina EAJk bereegitasmoa aurrera ateratzeko apustua egin duela ikusten dugu. Horrekez du esan nahi akordio programatikorik izango ez dugunik.
Nola banatu dituzue batzordeak?
Zazpi batzorde osatu ditugu. Bat berriada: Parte hartze eta Komunikazio batzordea. Gainontzekoak Udalarenbarne antolaketan egondako aldaketen arabera eratu ziren aurrekolegealdian. Sustapen Soziokulturalaz Aitor Otegi arduratuko da,Sustapen Sozialaz Jorge Andueza eta Jon Altolagirre arduratuko dira,Unai Badiolak Obra eta Zerbitzuak eta Landa Garapena eta Ingurumenaeramango ditu. Ingurumenari garrantzia berezia eman nahi diogu, bainaez dugu batzordea sortu: izan ere, arlo guztiekin lotuta dago.Ogasunaz neu arduratuko naiz, baina Hamaikabateko Luisan Tellezeklagunduko dit. Bera izango da presidentea. Ekonomialaria da etaesperientzia du. Hiri Antolamenduaz eta Pertsonalaz ere neuarduratuko naiz. Bukatzeko, Parte Hartzea eta Komunikazioa JonAltolagirreren esku izango da.
Liberatuak bi izango zarete.
Gai delikatu samarra izan da. Alkatealiberatuta egotea onartuta dago, nahiz eta nik ez nuen oso garbi.Nahiago nuen liberazio bat biren artean banatu. Hori berehala burutikkendu zidaten eta gerora ikusi dut ezinezkoa dela. Ondoren liberazioeta erdi hartzea pentsatu genuen, baina Unairi ezinezkoa zitzaionerdia bakarrik hartzea bere lanaren ezaugarriak direla eta. Hori delaeta, bi hartu behar izan ditugu. Dena den, lehen aholkulariak zeudeneta guri sistema hori ez zaigu gustatzen. Nahiago izan duguaholkulariei uko egin eta lidergoa guk eraman Udal-langileekinbatera. Gauza puntualetan bakarrik eskatuko dizkiegu proiektuakaholkulariei. Liberazioen kostuari dagokionez, hona etorri aurretikgenituen soldatak mantendu ditugu. Hona ez gara etorri ez karrerapolitikoa egitera eta ezta diru gehiago irabaztera. Eudelek Urretxubezalako herri batentzat aholkatzen zuen soldatarekiko %40komurrizketa dago.
Zeintzuk dira zuen lehentasunak?
Hasitako obrei bukaera eman behar zaieeta hausnarketa prozesu txiki bat egin nahi dugu gainontzekoalderdiekin batera ardatzak finkatzeko. Batzordeak irailean jarrikoditugu martxan eta parte hartzea lantzeko diagnostikoa egin nahidugu. Bestalde, komunikazioa bermatzea guretzat oso garrantzitsua da,bai barrura begira eta bai kanpora. Udal honek ez du komunikaziosistema integrala eta bitartekoen analisia egin behar da. Partehartzearena beste horrenbeste. Auzoetara joan nahi dugu eurenbeharren berri izateko. Arauen kontua ere badugu. Ea behingoz hiriantolamendua erregulatzen dugun. Arauak onartuta sartuko ginela ustegenuen, baina ez da hori gertatu. Sartu eta berehala txosten bat jasogenuen: Irimon ezin dela etxebizitzarik egin esan digute, bainagainontzeko guztia martxan jar daiteke. Gaitzerdi. Ikastolarenegitasmoa askatuta geldituko litzateke, adibidez. Zortzi urte hauetanUrretxun ez da garabirik ikusi. Horrek ez du esan nahi orain herriagarabiz josi behar dugunik, baina behar handiak daude. 772 urretxuarEtxebiden izena emanda daude.
Nola hartu duzue Irimon etxeak egitekodebekua?
Txostenean Arcelor-Mittalen kutsaduraakustikoaren ondorioz Irimon ezin dela ezer egin diote. Enpresakneurri zuzentzaileak hartzen ez dituen bitartean ezin dugu ezer egin.Hala, neurriak ez hartzeagatik lizentzia kendu geniezaieke. Ez duguhorretan sartu nahi, baina ingurumen neurri guztiak bete behardituela uste dugu. Txosteneko argudioek ez gaituzte konbentzitzen etaazalpenak eskatu behar ditugu. Hasieran inguru osoan etxeak egitekoasmoa zegoen, baina gero Pagoetatik gertu dagoen eremuan bakarrik.Hor etxeak egiteko aukera Arcelor-Mittalen kutsadura akustikoarenmenpe egotea deigarria iruditzen zaigu. Zer egin behar dugu?Kutsaduraren aurkako murruak jarri? Gainera, txostenean ez duAparizio aipatzen. Kaminpe ondoan bizi diren herritarraklehenbailehen atera beharko genituzke. Emergentzia plana egin.Inkoherentziak topatu ditugu. Gainera, kontuan izan behar da DiputatuKontseiluaren ebazpena dela. Noiz erabaki zen? Martin Garitanokkargua hartu baino bi egun lehenago. Arauak berriro atzera botatzenbadituzte gainontzeko alderdiekin elkartu eta Irimon zer egin erabakibeharko dugu.
Zer diozu krisiaz?
Bi herri hauek krisialdia aspalditikpairatzen ari dira eta enplegua sustatu beharra dugu. Ekonomiasozialean oinarritutako egitasmoak martxan jarri nahi ditugu.Azpikontratei dagokienez, Udalak ezin ditu langile guztiakkontratatu, baina bai herriko langileek osatutako kooperatiba txikiaksustatu. Pleguetan, bertako langileak izateaz gain, irabazien zatibat berrinbertitzea eta lan baldintza duinak bermatzea baloradaiteke. Herriko langabetuek kooperatiba txiki hauek sortu etaherriko zerbitzuetan lan egiteko aukera izan dezakete. Bestalde,mankomunitateak enpresa haztegia du eta oraindik enpresa bakarra dagobertan. Sekulako instalazioak ditugu eta horri astindua eman behardiogu. Potentzial handia du. Horretaz gain, gure industria txiki etaduinari laguntza eman behar diogu. Zerga arloan, adibidez. Gauzagehienak mankomunitateak eramaten ditu, baina Udalak ere baditueskumenak.
Zer diozu Urretxu eta Zumarragakoudalen arteko harremanari buruz?
Mikel Serrano Zumarragako alkatearekinharreman ona dut, baina alkate bezala gai txikiak jorratzea tokatuzaigu eta sanjoanetan eta santaisabeletan bakarrik izan garaelkarrekin. Elkarrekin ondo konpondu beharra dugula aipatu dugu.Errespetuzko tratua beharrezkoa da. Herriak eztabaidak errespetuzkoakizatea nahi du. Bestalde, hainbat eta hainbat gaitan adostasunerairistea espero dut. Bi herri hauetako alkateen arteko harremanak ezdira oso onak izan azken urteotan eta saiakera berezia egin beharradugu. Desadostasunak egon daitezke, baina asko enkistatuta daudengauzak dira. Bi herriak ondo konpontzen dira eta udal ordezkariakondo konpondu behar dira.
Urretxuko lehen emakumezko alkateazara.
Lehenbiziko emakume alkate izate hori,nik neuk oso natural hartu dudan kontua izan da. Kontziente naizhorrek herrian sortu duen oihartzunaz, baina zalantza dut herriak etagizarteak nobedade edo aldaketa soil bezala hartzen ote duten edotaparekotasun politikoaren ikuspegiari behar bezala ere erreparatzendioten. Modu honetara emakumeenganako gizartearen begirunea bultzadaitekeela uste dut. Botereak (gizonezkoen ohiko perfiletik) ez nausekula erakarri, orain kontua da botere hau emakumearen senetikbideratzea. Legegintzaldi honetako erronka politena agian horixe da.
Boteprontoan
Herriko txoko kuttuna: Iturraundiingurua. Irimo bidean dagoen putzu bat da. Txukundu egin dute etatoki zoragarria da. Urederrararen antzerakoa da eta herrian bertandugu. Merezi du. Lasaia da eta pagoz inguratuta dago.
Umetan zer izan nahi zenuen:Salerosketetara jolastea asko gustatzen zitzaidan eta dendaria izannahi nuen.
Pelikula bat: Zinea asko gustatzenzait. Nire pelikula kuttunetako bat Felliniren Amarcord da. Etxeanfilmaren poster bat jarrita dut. Umorea oso xelebrea da. Pelikulaasko gustatzen zaizkit, baina barre eragitea oso zaila dela iruditzenzait. Hori lortzen dutenak maisulanak iruditzen zaizkit.
Gustuko musikaria: Bakarlariak, TxumaMurugarren eta Tom Waits. Taldeei dagokienez, asko ditut gustukoak.Pixies eta Fugazi dira nire faboritoak klasikoen artean. Egungoenartean, Atom Rhumba eta Hot Dogs. Musika elektroniko ukitua dutentaldeak ere gustatzen zaizkit. Fox tabernan egon nintzen garaian askoikasi nuen. Kontzertu txikietara joatea asko gustatzen zait. JosebaIrazoki aipatu nahi dut: artista handia da, estilo guztietaraegokitzen da eta Atom Rhumbari sekulako indarra eman dio. Euskalizaera du eta rockean horri eustea zaila dela iruditzen zait.
Abesti bat: Dut taldearen Haize eza.
Zumarragan biziko ez bazina non bizikozinateke gustura? Eitzagan jaio nintzen, 10 urte nituenean Urretxurajoan ginen eta orain Zumarragan bizi naiz. Urretxun edo Zumarraganbiziko ez banintz Donostia aldera joango nintzateke. Egia auzoa askogustatzen zait, baina hemen oso gustura bizi naiz. Kanpora joatennaizenean, herriaren eta herritarren falta sentitzen dut.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?Irakurtzea, kontzertuetara joatea eta tabernetan lagunekin egotea.Parranda zalea izan naiz, baina egun egunez ateratzen naiz. Herrianpoteo zaletasuna dago eta hori gustuko dut. Zinera ere joaten naiz,ahal dudanean.
Liburu bat? Alejo Carpentierren Elsiglo de las luces. Katolikoek Hegoamerikako indigenak nolakonkistatu zituzten kontatzen du eta prosa oso ona du.
Festa bat: Santa Lutzi eguna, negukofesta bakanetakoa delako beharbada.
Mendi bat: Igaratza ingurua. Osabaartzaina zen eta umetan bertara joaten ginen oporrak pasatzera.
Hondartza bat: Ez naiz hondartza zalea.Toki masifikatuak ez ditut atsegin. Menorcan eta Grezian hondartzalasaietan izan ginen, baina hemengo hondartzak…
Telebista saio bat: Eduard Punsetenaeta Tres 14.
Zein egunkari irakurtzen duzu? Hemengoia guztiei begiratua ematen diet. Asteburuetan El País irakurtzeaere gustatzen zait.
Janari bat: Marmitakoa.
Ura edo… Ardo beltza.