Irailaren 16an hasiko den Donostiako Zinemaldia sail ezberdinez osatua dago, sekzio ofizialaz gain.
Horien artean mamitsuenak atzera begirakoak izaten dira. aurten hiru daude: Jacques Demy zinegile frantziarraren ingurukoa, American way of death: 1990-2010eko Amerikako zinema beltza eta Itzal digitalak: azken belaunaldiko zinema txinatarra. Azken biei erreparatuta Jose Luis Rebordinos zuzendari berriarengan pentsatzea ezinbestekoa da. Urteetan zehar Udaleko Kultura saileko Zinema buru izan da eta Zinemaldiko zuzendaritzan ere parte hartu du zuzendari izan baino lehen. Bere eskutik hazi eta batzuetan sortu dira hainbat proposamen. Esanguratsuenak Fantasia eta Beldurrezko Zinearen Astea (zerua irabazita daukazu Jose Luis), Nosferatu programa eta Giza Eskubideen Astea.
Julen Arakama
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide