Antioko Musika Zikloak28. aldia beteko du aurten. Beste behin, aniztasuna eta kalitateaizango dira antolatuta dauden emanaldien oinarria. Irailaren 3anizango da lehendabiziko kontzertua eta azaroaren 1era arte luzatukoda zikloa. Bost kontzertu izango dira guztira, lehendabiziko laurakAntioko baselizan izango dira, eta zikloa amaitzeko, azken urteetanbezala, Ezkio-Itsasoko baserri museoan izango da.
Irailaren 3an AraMalikian eta Fernando Egozcue Quintet taldeak irekiko du zikloa.Bibolina eta kitarra, kontrabaxua, pianoa eta perkusioarekinuztartzen ditu boskoteak. Maliakian eta Egozcuertekin batera, MiguelRodrigañez, Moises Sanchez eta Martin Bruhn arituko dira Antion.Hilaren 10ean Sevillako Solistas de la orquesta Barroca taldekokideak arituko da. Antzinako musika jorratzen du taldeak, eta estatumailan punta puntan dabiltza.
Hirugarren kontzertuairailaren 17an egingo da, Elena Sancho sopranoa eta Jean Yves Cornetpiano jolearen eskutik. Cornetek, Bruselako Musika Kontserbatorioanegin zituen piano ikasketak; bere karreran Frantzia eta Belgikakooperekin lan egin du, batzuk aipatzearren.
Antioko baselizanegingo den azken emanaldia, hilaren 24an izango da. ConcertoDonostiarra taldea arituko da, Gotzon Arrizabalagarenzuzendaritzapean. Taldea, 2007an sortu zen, musika barrokoa lantzekohelburuarekin. Arrizabalaga gainera, Donostiako Orfeoiko kide da1988tik. Musika klasikoa lantzearekin batera, estilo elektroakustikoaere ikertzen ari da azken urteetan.
Antioko Musika Zikloa,aurten ere, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoan amaituko da, urriaren 1ean.Elena Bernabe sopranoa eta Gerardo Rifon organo jolea izango diraaurten.
Antioko baselizanegingo diren kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira, Igartubeitikoarialdiz, 18:00etan emango zaio hasiera.
Argazkia: Goiargiabesbatzak Antioko Musika Zikloan hartu zuen parte iaz.