Baietz! film laburraren estreinaldiaizan zuten pasa den larunbatean Gabirian. Gabiriak grabatu etagabiriarrek beraiek egindako lana da; Urretxuko eta Zumarragakogaztetxeko kideak izan dituztelarik zuzendari eta ekoizle lanetan,tartean Alex Areizaga zumarragarra.
Apustua du ardatz istorioak, edozerekineta edozertarako dirua jokatzeko grina duen herrian oinarritua. XX.mendearen hasieran girotua dago, baina absurduari keinu ugari eginda,umore kutsuko denboraz kanpoko elementuak tartekatuta. DVD formatuaneskuragarri dago filma, eta interesa dutenek egileekin jarri beharkodute harremanetan.
Hamabost bat minutuko filma grabatudute. Gabirian inoiz grabatu den lehendabiziko filma da. AlexAreizaga zuzendariak, Urretxu-Zumarragako gaztelekuan aurretikekoitzi dituzten ikus-entzunezko arrakastatsuen esperientzia baliatuzjarri zuen abian proiektua.
Estrainaldia
Filmaren estrainaldia pasa denlarunbatean egin zen Gabirian bertan. Ikusmina bazegoen, horrenadierazgarri pelikula emanaldiaren aurretik prestatu zuten herriafarira bildu zen taldea: 85 lagun. Ondoren, behin gaututa, herritargehiago ere bildu zen plazara. Asko eta asko filmean parte hartuduten herritarrak ziren. Denetara hirurogei bat lagunek egin dituztefigurante lanak, guztiak herrikoak.
Afalostean egin zen film emanaldia.Ikusleeio gustatu zitzaien lana, eta txalo zaparrada luzearekineskertu zuten ekimena. Areizagak, bukaeran, beste ideia batzuk ontzenbadira film gehiago egiteko prestutasuna adierazi zuen, herritarreieskerrak ematearekin batera.
Egilea: Aimar Maiz