”La Senda del Pintxo” liburuaaurkeztuko du gaur, Legazpiko ZUM edizioak argitaletxeak. AurkezpenaDonostiako A Fuego Negro tabernan, (Abuztuaren 31 kalea, 31) izangoda 11:00etan. Egun, Urola Garaiko Gida, Goierriko Gida, DonostiaAisia eta ondojan.com aldizkari gastronomikoa argitaratzen ditu ZUMedizioakek; baita, jada bilduma bihurtu den ”Urola Garaia mende batiruditan” liburu sorta ere.
”La Senda del Pintxo” liburuak,Donosti Aisiako orrialdeetan hilero-hilero etengabe argitaratu denizen bereko atala omendu nahi du. 14 urteetan eta 200 aleetan zeharetengabe bere lekua izan duen txokoa.
Dituen 224 orrialdeetan, Donostiako 100tabernek beraien errezetarik onenak eskaintzen dituzte, argazkiederrez apainduta. Parte hartzen duten tabernen artean, Donostiakotradizionalenak eta azken aldiko modernoenak topatuko dira.Donostiako gastronomiak eskaintzen duen aniztasuna eta aberastasunamodu ezin hobean islatzea izan da helburua. Lehenengo aldiz, pintxoliburu bat ez da errezetak jasotzera mugatzen, eta bakoitzarenondoan, tabernari buruzko informazio ugari ere topatuko duirakurleak.
Egileak, Josema Azpeitia kazetaria etaRitxar Tolosa argazkilaria izan dira, ZUM Edizioetako sortzaileak.Liburuaren hitzaurrea aldiz, Sergio Errasti kazetariak idatzi du,urte askotan zehar “La Senda del Pintxo” atalaren egileaizan dena.
Liburua, Donostiako tabernetan erosiahal izango da aste hontatik aurrera, 20 euroren truke. Toki hauetazgain, Donostiako beste zenbait puntutan erosi ahal izango da, besteakbeste Londres Hotelean, Aida pentsioan, Kursaal pentsioan, Itsasoapentsioan, Groseko Vinateria ardotegian, Essencia ardodendan edo AldeZaharreko Zaporejai Delicatessen dendan.